Loraldia 2022: "Unisonoa" (Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Rafael Martínez del Pozo)

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 26(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Loraldia 2022: "Unisonoa" (Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Rafael Martínez del Pozo)
  • Loraldia 2022: "Unisonoa" (Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Rafael Martínez del Pozo)

Loraldia 2022

Irakurketa-kontzertua.

Ixiar Rozasek, Ainara LeGardonek eta Rafael Martínez del Pozok hatsa, hotsa, ahotsa, sonemak, hitzak, soinuak eta musikarekin konposatzen dute irakurketa eta kontzertua den pieza honetan.

Abiapuntua Unisonoa da, Ixiar Rozasen bi formadun lana: poema liburua eta soinu piezak (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020). Kontzertuan zehar liburuko partiturak eta zatiak erabiliko dira, hala nola, soinu piezen berrirakurketa bat.

Ikuskizun honetan hiru sortzaileek bat egiten dute norbera bere disziplinatik. Esperimentazioa dute lan tresna. Soinu espazio bat eratuko dute non hitzen zentzua beste nonbait kokatuko diren. "Bere ihespuntuan, bere paisaian. Entzunmugan esateko ekintza da".

* Kontzertuaren ostean solasaldia egingo da.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko martxoaren 26(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • OrdutegiaMartxoak 26 eta 27: 19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Zenbatekoa8 / 10 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web La Fundición

Non