"Unisonoa", Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Rafael Martínez del Pozo

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 26(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • "Unisonoa", Ixiar Rozas, Ainara LeGardon eta Rafael Martínez del Pozo

Ainara LeGardonek, Rafael Martínez del Pozok eta Ixiar Rozasek hitza, ahotsa, hatsa, hotsa, sonema, soinua eta musika erabiliko dituzte irakurketa eta kontzertua den pieza honetan.

Abiapuntua Unisonoa (Pamiela, 2020; Bandcamp, 2020) Ixiar Rozasen bi formadun lana da, poema liburuak eta soinu piezek osaturikoa.

Eta ahotsa, xuxurla edo soinua espaziora eramatea. Soinutu: hor sortzen da agian irudia.

Eta hitzen zentzua beste nonbait kokatzen da, bere ihespuntuan, bere paisaian.

Eta hitzek hainbat lengoaia zeharkatzen dituzte, bata bestearen atari direnak, pasaleku direnak.

Entzunmugan esateko ekintza.

Izaki sigi-sagatsuak gaua zeharkatzen.

 

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko martxoaren 26(e)tik 2022(e)ko martxoaren 27(e)ra
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana