CuCú Ángela Carbajo eta Rosa Sanz flamenko-dantzarien proiektu bat da, haien ezagutzak eta ibilbide profesionalak bateratzen dituena. Proposamen hau bi artiston kezka batetik sortua da: dantzaren bidez erakutsi nahi dute zer-nola egokitzen diren pertsonak bizitzaren neurrira.
Distantzia, abiadura eta denbora; orainaren kontua. Pertsonen elkartze-neurriak.
Leku, posizio eta topaketa bila dabiltzan mugimenduak, emozioek, sentsazioek, aldaketek edo hausturek bultzatuta. Guztia neurrian, dena da dantzatua.
CuCú obrak dantza eta interpretazioa uztartzen ditu, eta, bat-egite horren bidez, gogoeta eginarazten du; hau da, zer neurri hartzen duen pertsonak bizitzaren aurrean eta, bereziki, errealitate bihurtutako bizitzaren aurrean: beste pertsona bat orainaldian. Erlojuak zalantzazko etorkizuna neurtzen du. Topaketak, begiradak, hurbiltzeak eta urruntzeak, konfrontazioa, inflexioa eta identifikazioa… Dena denbora jakin batean igarotzen da, bakoitzak bere berdinaren eta gertatutakoaren aurrean duen neurketak markatuta.