Sei antzezlek beren bizitzako garaietan zehar bidaiatzen dute: haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa. Beren beldurrak, bizipenak eta une kuttun eta barne-barnekoenak partekatzen dituzte. Bizitzea egokitu zaien denboraren zimurdurak erakusten dituzte. Gai politiko, etiko eta bizitzari berari buruzko eztabaidan sartzen dira: politikaren eragina hezkuntza-sisteman, haurtzaroan jasandako indarkeria, hitzaren boterea, heldu-munduaren tirania, zahartzaroko errebeldia eta besteaz jabetzeak dakarren kemena.
“Bestearengan neure burua ezagutzea nire eskuekin egiten dudan bezala, nire esku txikien zatitxo bakoitzarekin egiten dudan bezala”.