Komedialdia 2022 - Gasteizko Umore Jaialdia

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko maiatzaren 24(e)tik 2022(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • Komedialdia 2022 - Gasteizko Umore Jaialdia

KOMEDIALDIA - Gasteizko Umore Jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko. Jaialdiak programazio zabala prestatu du aurten, Gasteizko kaleak maiatzaren 24tik 29ra bitartean berdez jantzi daitezen. Ekintza guztiek "HEMEN ETA ORAIN" - positiboa argidun mezua zabalduko dute aurten.

Aurreratu bezala, jaialdiaren oinarri diren lau ekintza multzoetan berrikuntzak egongo dira aurten, besteak beste: serio hitz egiteko JARDUNALDIAK, ikuskizunak, antzezpenak, bakarrizketak eta tailerrak UMOREGUNEetan, ADELA Arabaren aldeko 'barre-dromo' bat ELKARTASUNGUNEAn eta UMOREKALEAN, egunerokotasunean umoreaz gozatzeko espazioak.

Umore grafikoa izango da maiatzaren 24ko protagonista nagusia. 11:00etan «El Mentirón:hojas para un álbum vitoriano del siglo XIX» erakusketaren inaugurazioa ospatuko da Bibat Museoan. Arratsaldean, 19:00etan, Mauro Entrialgo marrazkigile gasteiztar ezagunak, jaialdiaren aurkezpen ekitaldi gisa, hitzaldia emango du TMEOren 35 urteen inguruan.

Asteazkenean, hilak 25, serio hitz egiteko Jardunaldiei hasiera emango zaie «¿De qué nosreímos en tiempos de crisis?» gaiaren inguruko mahai-inguru batekin, Europa Biltzar Jauregian, goizeko 11:00etan. Arratsaldean, 19:30etan, Jose Kruz Gurrutxaga aktoreak «Arranopola!» lana aurkeztuko du eta, azkenik, Paula Valluerca "Madame Señorita" gasteiztarrak «QUEST!ON» lanarekin itxiko du jaialdiaren bigarren eguna, 20:00etan.

Maiatzaren 26an jardunaldien jarraipena egingo da, oraingo honetan «Aquí y ahora: la vida en tiempo 'real'» gaiarekin. Geroago Irritxopote berezi bat prestatu da Judimendi auzoan denok elkartzeko, kalean eta zenbait ostalaritza establezimenduetan egongo diren animazioekin.

Asteburua eskaintza kultural zabalarekin hasteko, ostiralean Ekekei Komedy-k «Open MicBilingüe» aurkeztuko du 19:30ean eta, apur bat geroago, 20:00etan, «Good SexMaritxu» obraz gozatzeko aukera egongo da Gurutze Beitia, Itxaso Quintana eta Susana Soletorekin. Ordu berean Kataluniako Carlo Mô-k «eMe» antzeztuko du, hitzik gabeko lan bat.

28an, larunbat arratsaldean, Belgikako Gromic konpainiak «Maaagia» aurkeztuko du 19:00etan eta 20:00etan Óscar Terol artista ezagunak «Mundos para lelos» antzeztuko du. Gainera, larunbatean eta igandean clown tailer bat egongo da Zugunruhe Gasteizen eskutik, «Viaje al presente» lelopean.

Jaialdiaren itxiera gisa, Komedialdiak ekitaldi berezi bat prestatu du azken urteetan Gasteizko leku adierazgarri izan den Lakuako txertaketa gunean. Maiatzaren 29an 'Barre-dromo' bihurtuko da Arabako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren elkartearen (ADELA Arabaren) alde, «Recetando sonrisas» lana bertan jasoz, Pánico Escénico konpainiak sortutako obra.

Programa osoa eta sarreren salmenta komedialdia.com webgunean.

Komedialdia, umorea oso gauza serioa delako (Kulturklik Berezia)

Komedialdia

Laburrean

Non