Claustros - Klaustroak: "MOVIMIENTO CONTINUO" (Forma Povera)

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 23
  • Claustros - Klaustroak: "MOVIMIENTO CONTINUO" (Forma Povera)

Lekuz Leku 2022ren barruan.

Koreografia-jarduna La Fundición aretoan

Forma Povera Cía | Valentzia | Euskadi

“MOVIMIENTO CONTINUO”

Arquitecturas / Claustros - Klaustroak -Claustres 

Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos klaustroko arkitektura-espazioan inspiratutako koreografia-pieza bat da, mugimenduaren, musikaren, irudiaren eta hitzaren arteko solasaldi batez gauzatua.

Klaustroaren irudiak gure kultur ingurunean dauden kultur forma anitzetara eramaten gaitu, monje-klaustrotik ama-klaustrora arte, irakasle-klaustrotik edo ehorzketa-lekuetatik igaroz. Baina, adiera horiek guztiek partekatzen dutena aldi berean itxita eta irekita dagoen espazio baten ideia da, errepikakorra eta joan-etorrikoa, gela batetik besterako igarobidea izan zein beste bizitza baterako igarobide sinbolikoa izan.

Horrela, klaustroak izaera paradoxikoa hartzen du, itxialdi eta ibilbide anitzeko lekua, espazio eta denbora ezberdinetan hedatzen den arkitektura bat, itxialdira, pentsamendurako eta eraldaketarako eszena egokia sorraraziz.

Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos piezak erdi aroko arkitekturak zein modernoan –Le Corbusier, La Tourette-, filosofian eta literaturan –Jean Paul Sartre, Huis clos-, jazzaren barneko poli erritmoetan -Miles Davis, Birth of the Cool-, arabazozoen hegaldien koreografietan, Giorgio Parisi Fisika Nobelean edo Cornelis Escherren irudi anamorfikoetan dauden itxialdiaren iruditeria horiek ditu abiapuntu.

Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos dantzaren eta zinemaren espazio hedatuaren arteko loturari buruzko performance erako sakontze-proiektuan kokatzen da eta, oraingoan, klaustro-espazioan murgiltze parte-hartzailea proposatzen du ibilera modu berezi zein kolektibo, bere baitako nahiz partekatuaren, esperientzia koreografikoaren bidez, modu horretan, chorea, elkarren arteko mugimenduaren, sustrai etimologikoari berriro helduz.

 

Iraupena: 45 min.

Forma Povera Cía.

Dantza: Barbara Diaz | Eta tailerreko 10 parte-hartzaile

Testua eta irudia: Eneko Lorente

Tronpeta: Manu Pardo


Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2022(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web La Fundición

Non