LEKUZ LEKU 2022: "Movimiento Continuo"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 23
  • LEKUZ LEKU 2022: "Movimiento Continuo"

Lekuz Leku 2022ren barruan.

 

Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos klaustroko arkitektura-espazioan inspiratutako koreografia-pieza bat da, mugimenduaren, musikaren, irudiaren eta hitzaren arteko solasaldi batez gauzatua.

Klaustroaren irudiak gure kultur ingurunean dauden kultur forma anitzetara eramaten gaitu, monje-klaustrotik ama-klaustrora arte, irakasle-klaustrotik edo ehorzketa-lekuetatik igaroz. Baina, adiera horiek guztiek partekatzen dutena aldi berean itxita eta irekita dagoen espazio baten ideia da, errepikakorra eta joan-etorrikoa, gela batetik besterako igarobidea izan zein beste bizitza baterako igarobide sinbolikoa izan.

Horrela, klaustroak izaera paradoxikoa hartzen du, itxialdi eta ibilbide anitzeko lekua, espazio eta denbora ezberdinetan hedatzen den arkitektura bat, itxialdira, pentsamendurako eta eraldaketarako eszena egokia sorraraziz.

Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos piezak erdi aroko arkitekturak zein modernoan –Le Corbusier, La Tourette-, filosofian eta literaturan –Jean Paul Sartre, Huis clos-, jazzaren barneko poli erritmoetan -Miles Davis, Birth of the Cool-, arabazozoen hegaldien koreografietan, Giorgio Parisi Fisika Nobelean edo Cornelis Escherren irudi anamorfikoetan dauden itxialdiaren iruditeria horiek ditu abiapuntu.

Movimiento continuo. Arquitecturas, claustros, arte/factos dantzaren eta zinemaren espazio hedatuaren arteko loturari buruzko performance erako sakontze-proiektuan kokatzen da eta, oraingoan, klaustro-espazioan murgiltze parte-hartzailea proposatzen du ibilera modu berezi zein kolektibo, bere baitako nahiz partekatuaren, esperientzia koreografikoaren bidez, modu horretan, chorea, elkarren arteko mugimenduaren, sustrai etimologikoari berriro helduz.

lekuzleku.com

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaForma Povera Cía.
  • Data 2022(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDohainik
  • Web La Fundición

Non