Festikale 2022: Korterraza

Zigoitia 2022(e)ko Uztailak 14
  • Festikale 2022: Korterraza

Festikale 2022 egitarauaren barruan:

Korterraza

Korterraza Arabak 8. urtea beteko du film laburren mundua lurraldera hurbiltzen. Jaialdiaren errezeta erraza da: udako gauez gozatzea, saio entretenigarriak, arinak eta adin guztietako jendearentzako modukoak gure herrietako plazetara hurbiltzen dituen proposamen dibertigarri baten bidez.

Jaialdia Gasteizen sortu zen duela 13 urte eta, harrera bikain baten ondoren, ibiltari bihurtu zen, istorio labur eta harrigarri horiek Araba osoan zehar partekatzeko.

Lurraldean barrena ibiliko gara beste uda batez eta, publikoaren botoei esker, Korterraza Araba jaialdiko bi film labur aipagarrienak aukeratuko ditugu.

Goi mailako hautaketa

Urteko 10 film labur aipagarrienak. Korterrazan jaso diren mila bat lanen artean aukeratu ondoren, ikusleak harrituta utziko dituzte komediaren, suspensearen, drama-ukituaren eta haurrentzako animazio-proposamenen arteko nahasketarekin. Ondo pasatzeko saioa, jende guztiarentzat irekia.

Proiekzioa txikientzako nahiz helduentzako animazio-ukitu batekin hasiko da. Komedia ugariren, suspense pixka baten eta drama izpi baten arteko nahasketarekin jarraituko du eta ukitu ganberroarekin amaituko du, irribarre batekin etxera itzultzeko.

Film laburrak gomendatutako adinaren arabera ordenatuta daude eta film bakoitzaren aurretik dagokion adinaren abisua azalduko da.

 

zigoitia.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2022(e)ko Uztailak 14
  • Ordutegia22:00
  • LekuaBengolarra Parkea
    Zigoitia
  • ZenbatekoaDoan

Non