Festikale 2022 egitarauaren barruan:
Silberius de Ura
Silverio Cavia (Silberius de Ura ezizen artistikoa erabiltzen du) da proiektu hau aurrera eramaten ari den pertsona.
Lehendik ibilbide luzea duen artista da baina, proiektu honekin, goraipamen ugari jaso ditu. Neønymuseko musikak musika- hizkuntza berria sortzen du eta erregistro berri eta berezi batera eramaten du ahots-polifonia. Teknologiaren eta kantuaren arteko konbinazio ausartari esker, emaitza harrigarriak lortu ditu.
Interes handia du giza garunean eta zenbait harmoniaren aurrean, eta gizakiaren jatorriarekiko grinarekin eta bilaketa pertsonalarekin konbinatzen du hori.
Film, telesail, film labur, antzezlan eta dantzetarako konposatu ditu. 7 disko ditu grabatuta.
neønymus Silberius de Uraren musika-proiektu berezia da. Bere ahots bikaina teknologia eta tresna bitxien konbinazio ausartarekin uztartzen du, eta urruneko iragan komun baten soinu-banda gogorarazlea sortzen du.
NeØnymus: asmatutako musikaren istorio asmatua
Publiko guztientzako kontzertu didaktiko interaktiboa. Musikaren, fantasiaren eta ohiz kanpoko eta birziklatutako hainbat musika- tresnaren bidez, “Asmatutako musikaren istorio asmatua” kontatzen da, kultura-ukitu harrigarriz eta umorez betea. Silexa jotzen nahiz trenaren soinua egiten. Ikusleek abesti batzuk interpretatzen eta eguneroko objektuekin musika-tresnak egiten parte hartuko dute.