Festikale 2022: NeØnymus: urrunera bidaia

Zigoitia 2022(e)ko Uztailak 15
  • Festikale 2022: NeØnymus: urrunera bidaia

Festikale 2022 egitarauaren barruan:

Silberius de Ura

Silverio Cavia (Silberius de Ura ezizen artistikoa erabiltzen du) da proiektu hau aurrera eramaten ari den pertsona.

Lehendik ibilbide luzea duen artista da baina, proiektu honekin, goraipamen ugari jaso ditu. Neønymuseko musikak musika- hizkuntza berria sortzen du eta erregistro berri eta berezi batera eramaten du ahots-polifonia. Teknologiaren eta kantuaren arteko konbinazio ausartari esker, emaitza harrigarriak lortu ditu.

Interes handia du giza garunean eta zenbait harmoniaren aurrean, eta gizakiaren jatorriarekiko grinarekin eta bilaketa pertsonalarekin konbinatzen du hori.

Film, telesail, film labur, antzezlan eta dantzetarako konposatu ditu. 7 disko ditu grabatuta.

neønymus Silberius de Uraren musika-proiektu berezia da. Bere ahots bikaina teknologia eta tresna bitxien konbinazio ausartarekin uztartzen du, eta urruneko iragan komun baten soinu-banda gogorarazlea sortzen du.

NeØnymus: urrunera bidaia

Gakoak: entzule gehienentzat ezezagunak baina, aldi berean, oso gogorarazleak eta iradokitzaileak diren harmonien nahasketa, konplizitatez eta umorez betetako aurkezpenak, eta kantak eraikitzeko formatu berezia eta modu berritzailea, ahotsa erabiliz, testura eta ahots-baliabide askorekin, elektronikarekin eta ezohiko tresnekin.

 

 

 

zigoitia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Uztailak 15
  • Ordutegia21:30
  • LekuaSarragoa
    Zigoitia
  • Zenbatekoa5€
  • HizkuntzaGaztelania

Non