Festikale 2022: 70 urte: Leo Bassi

Zigoitia 2022(e)ko Uztailak 16
  • Festikale 2022: 70 urte: Leo Bassi

Festikale 2022 egitarauaren barruan:

Leo Bassi

Mundu osoan ezaguna da Leo Bassi bere antzerki-emanaldi bitxiengatik eta ekintza probokatzaile ugariengatik. Antzinako komediante eszentrikoen eta zirkuko pailazoen familian du jatorria. Izaera libertario, lotsagabe eta kosmopolitakoa da, hala izan baitzen XIX. mendeko zirkoaren funtsa.

Kalean antzeztu du "Munduko zirku txikiena" izenekoarekin, Europan nahiz Japonian, Pakistanetik edo Thailandiatik igaroz, eta jendea probokatzeko eta arreta bereganatzeko artea aurkitu du artista ausartak. 1978an, Bouffonneries antzerki-aldizkari frantseserako elkarrizketa baten ondorioz, kultura-arloko mundu jakin batek ezagutu zuen eta garai hartan borborka zegoen Antzerki Jaialdien nazioarteko zirkuituak ateak ireki zizkion.

Harrezkero, bere lanak hainbat norabide izan ditu: formatu klasikoko antzerki-espazioetan, aire zabaleko ekitaldi handietan edo inaugurazio handietarako eta musika-kontzertuetarako zeremonia-maisu gisa.

70 urte: Leo Bassi

70 urtera iristea ez zegoen nire planen barruan. Duela urte batzuetatik sentitzen dut antzinatik datorkidan probokatzeko gogoak, nire ikuskizun guztien motorrak, sustrai existentzial sakona duela, baina ez nuen aurkitzen hori subkontzientetik ateratzeko modurik. Bat-batean, azken boladan, susmo hori arrazionalizatu egin da. Nire probokazioak ikusleek nirekin bizi dituzten emozioak areagotzeko modu bat dira, antzerki-ekitaldia ERRITU bihurtzeko modu bat.

 

 

 

 

zigoitia.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLeo Bassi
  • Data 2022(e)ko Uztailak 16
  • Ordutegia20:00
  • LekuaZigotiko Kultur Etxean Antzokia
    Zigoitia
  • Zenbatekoa15€ (2 sarrera 25€)

Non