Festikale 2022 egitarauaren barruan:
Galiot Teatre
Galiot Teatre konpainia gara, 1994az geroztik txotxongilo-antzerkiaren munduan ari gara lanean eta 30 urte betetzear gaude.
2010ean etapa berri bati ekin genion eszenategiko txotxongiloen gure ikuskizunekin batera, hain zuzen ere txotxongiloen arteari eskainitako formatu handiko instalazioen etapari. 2010ean sortu zen Los Títeres instalazioa, txotxongilolari-lanbidea ikasteko.
2016an Mundo Títere karpa etorri zen. Karpa batean gertatzen da dena, eta munduko txotxongiloen kultura ezagutzera emateko bidaia txiki bat egingo da bertan.
2018an, Monta Títere espazioa sortu zen. Umeak, aldi batez, arotz txotxongilolariak izango dira egurrezko torlojuak dituen animalia- txotxongilo bat muntatuz eta desmuntatuz.
2021ean estreinatu berria da laugarren instalazioa, hain zuzen ere Gira vuelta Títeres, zaldiko- maldikoen ordez antzoki txiki automatak dituen karrusela. Familiak izango dira txotxongilo-instalazio honen protagonistak.
Instalazio handi horiek nazioarteko txotxongilo-jaialdi nagusietan eta herrialdeko kultura-ekitaldi handietan hartu dute parte.
Giravuelta títeres
Plazaren erdian antzinako karrusel zahar bat dago, baina zaldiko-maldikoen ordez antzoki txiki automatak ditu.
Sartu, eseri, ireki eta manipulatu. Ikusleak arduratzen dira ipuin unibertsalei bizia emateaz, zurez eta burdinaz eta material birziklatuz egindako mekanismo, tresna eta engranajeekin, hala nola sukaldeko koilarak, kafe-errotak, txorrotak, arotzeriako tresna zaharrak, etab.