Festikale 2022 egitarauaren barruan:
Harrobi Dantza
BertikalaNatura mugimenduaren euskarri baliatuz, dantza bertikala eta sorkuntza garaikidea euskal kultura eta nortasunarekin bat.
Naturan dantza bertikalaren bidez egindako eskuhartze artistikoak era globalean zabaltzeko asmoz, Janire Etxabek 2020an Harrobi Dantza Bertikala konpainia Diman sortu zuen.
Jarduera artistikoaz gain, dantza bertikalaren bidez publiko ezberdinetara heltzeko eta hauek gure hizkuntza eta kulturarekin sentzibilizatzeko asmoz Dingilizke egitasmoaren barruan 4 soka, euskarri, ezberdin sortu zituen: formakuntzak trinkoak konpainiako dantzariekin; intentsiboak kanpoko koreografoekin; solasaldi dantzatuak; proiekzioak; naturan egindako sorkuntza koreografiko guneetara irteerak eta intentsiboen eskaintza.
Harria Herria
Dimegaz Elkartearen “Harria Herria" film laburran oinarritua.
Emakumea protagonista bertan: soketatik zintzilik, eskalatzeko grina antzeztuz, dantzaren espresio librerako. Eta harria jasotzen bailego, Herria berdintzen. Arreta emakumearen irudian jartzen da, egungo gizartean hartzen ari den protagonismoa aldarrikatuz.