Festikale 2022 egitarauaren barruan:
The sorry string band
Esan liteke Bilboko Residence pubean jarri zutela banda abian Jesús Iturraldek eta Mario Gómezek. Jam deituriko Bluegrass inprobisazio-saioren batean topo egin ondoren, biek gogoko dituzten abestiak jotzeko elkartzen hasi ziren.
Mariori eta LA MILLA TRECE, PARRADUST eta ARGIÑETA TALDEA taldeetan ibilita zegoen Jesús lturralde "Txutxo"ri Cameron Webster (THE JUNK BAND, ESME SQUALOR, COIGREACH AGO BAILE) elkartu zitzaien 2015ean. Lehen talde hark hainbat kontzertu egin zituen 2016an THREE MEN ON THEIR WAY izenarekin.
LOS FASTUOSOS DE LA RIBERA, LOS BLUES MORNING SINGERS edo BLUEJAM taldeetan jotzeaz gain, Mariok Asier Yarza (THE FREETANGAS, ANTTON ARANBURU...) ezagutzen zuen PLAYA CANALLA JAM BAND, STlCkY POINTERS edo BANDA BADAYA taldeetan kide izatearen ondorioz. 2016. urte amaieran kontrabaxua sartzeak soinu berri bat sortu zuen, pisu handiagokoa eta perkusiboagoa. Halaber, proiektuaren izena THE SORRY STRING BAND bihurtu zen eta 2017an Euskadiko hainbat taberna, areto eta herritan jotzen hasi ziren.
Laukotearen errepertorioa american music deiturikoan oinarritzen da, eta ahots-moldaketa ugari ditu.
Taldekideak: