Bilboko 2022ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan.
Balearen Desfilea, Aste Nagusian umeek gehien espero duten ekitaldietako bat da, eta berriro zeharkatuko du Bilbo abuztuaren 21ean, 19:00etatik aurrera.
Kalejira jendetsua Plaza Biribilean hasiko da, Bilboko Kale Nagusia Moyua plazaraino zeharkatzeko, itsas gaiko bost puzgarri erraldoik osatutako musika eta kolore leherketarekin, Baly Balea maitatuaren gidaritzapean, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla lagun dituela.
Ikuskizunaren hasieran arrantzaleek jaietako elementuak dituzten paperezko poltsak banatuko dituzte desfilean zehar mota guztietako musika estiloak dantzatu ahal izango dituzten ikus-entzuleen artean: jazza, funkya, Brasilgo eta Karibeko erritmoak, euskal musika tradizionala, txarangak eta fanfarreak.
Bilbora itzultzean, itsas animaliek “lurreko” zenbait ordezkari gonbidatu dituzte: hartz talde bat, hamabi metroko matxinsalto bat, ahotik ura botatzen duen armiarma bat beste intsektu batzuk, bai eta Amazonaseko bost animalia erraldoi dibertigarri ere: Kamaleoia, Igela, Glaucus-a, Musker erregea eta Guakamaioa.
Kalejira igaro ondoren, Udaleko garbiketa-talde bat arduratuko da hondakinak kentzeaz eta Kale Nagusiko espazioa eta ingurua egokitzeaz.
Aurten, gainera, desfileak dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako lekua izango du Bizkaiko Foru Aldundiko Jauregiaren aurrean. Erreserbatutako leku horretara joateko desfile hasi baino ordubete lehenago joan beharko da.
BALEAREN DESFILEKO KIDEAK
ITSAS ANIMALIAK
“Baly” Balea
Anfitrioiak, 12 metro luze eta 5 metroko diametroa duen puzgarriak, ura jaurtiko du ikus-entzuleen gainera.
Olagarroa
6 metroko altuera eta 13 metroko diametroa duen pertsonaia hori bere bidaia-lagunaren, Balearen, atzetik joango da, irristatuz, bere garroetatik konfetia kanporatzen duen bitartean. Antzinatasunari dagokionez olagarroa bigarren elementua da.
Txangurroa
Koloretako karramarroak umeak harrapatuko ditu bere pintza erraldoiekin, sustoak eta dibertimendu handia sortuz.
Bisigua
Arrain erraldoi eta koloretsua ahotik kea botatzen arituko da.
Txirla
2018an sartu zen puzgarria da. Garraiolariek lagunduta bere buruaren gainean birak ematen dituen maskor handiak konfetia jaurtiko dio jendeari.
LAGUNTZAILEEN KONPARTSAK
Arpoilariak eta Fanfarrea
Arpoilarien Konpartsak balearen tradizioa birsortzen du, arrantzako abestiak eta pauso koreografiatuak txertatuz. Arpoi eszenografikoetan txertatutako kabukiekin konfetia jaurtiz amaituko da.
Portukoak
Garraiolarien Konpartsak, puxikak, serpentinak eta jaietako elementuekin betetako opari-poltsak banatuko ditu, Balea igarotzean umeek desfilea konfetiarekin girotu ahal izan dezaten.
LURREKO IZAKI GONBIDATUAK
Hartzak
Udaberriaren etorrerarekin hibernazioaren amaiera irudikatzen duen hartzaren ohiko festa irudikatuko duten txotxongiloak.
Mikrokosmos-Planete Vapeur
Baso ilunenetan, iratzeetan edo goroldioaren gainean, oso herri bitxia bizi da. Belarretan itxura koloretsua duen 12 metroko matxinsaltoa, musikariek eta akrobatek lagunduta; ahotik ura botatzen duen eta atzera eta aurrera eta galduta dabilen armiarma edo zangaluze misteriotsuak.
Amazonas
Bost elementu puzgarri erraldoik osatzen dute Amazonas: Kamaleoiak, Igelak, Glaucus-ak, Musker Erregeak eta Guakamaioak. Horiekin batera, modu etnikoan bereizitako bost figuranteko talde bat joango da.
MUSIKA ETA ANTZERKI TALDEAK
Troko Bloco
Perkusioa, dantza, kaleko animazioa... askotariko samba-reggae errepertorioarekin, perkusio jotzaileen eragin musikalen nahasketari esker.
Kittu
Lau musikarik euskal abesti berriak eta zaharrak joko dituzte, eta, horretarako, musika tresna tradizionalak erabiliko dituzte: akordeoia, txirula, txistua, perkusioa edo dultzaina.
Sidral Brass Band
Erritmo biziak, balkaniarrak, karibearrak, funkiak, jazz-egiturekin eta inprobisaziorako espazioekin, berezko moldaketekin eta jatorrizko koreografia eta gag-ekin nahasten dira.
Marmara Music
Errepertorioa jazz tradizionalean, New Orleansen eta swingean oinarritzen duten zazpi musikari bizkaitar.
Ustekabe Txaranga
Txarangaren errepertorioa zabala da eta gaur egungo kantuetatik hasi eta Boney M, Bon Jovi, Berri Txarrak, Betagarri eta beste hainbat talde ospetsuren kanta mitikoak biltzen ditu.