Aurrera Fest 2022 jaialdiaren barruan:
"Esa Maravillosa Niebla / Laino Eder Hori" ( V. Argitalpena – 2021ko Abendua – Maldito Records) trilogia baten lehen zatia da. Garapenaren nahasmen desberdinei ikusgarritasuna ematea du helburu. Adibidez, Autismoaren Espektroko Nahasmena (AEN) eta Down Sindromea. Hirugarren eta azken zatia buruko gaitzen tabuaren ingurukoa izango da.
Oraingoan, autismoaren gaia du oinarri egiazko istorio baten bitartez. Errealitatea eta fantasia uztartzen ditu. Horri esker obrak itxaropena transmititzen du, eta kontzientzia asko. Liburuak euskarazko eta gaztelaniazko soinu banda dauka, formatu fisikoan (CD) eta digitalean kapituluen artean ezarritako QR kodeekin.
Mikel Bizar (Idi Bihotz, Jare, Auritz…) ahotsetan, Julio Veiga Pianoan, Sokaire taldeko Noemi eta Itxasok sokak jarriko dituzte. Emanaldiak ikus-entzunezko batzuk ditu, eta horiek musika zaindua aberasten dute kontzientzia eta emozioa sortzeko.
Publiko ororentzako ikuskizuna da, harrapatuko zaituena.