Arabako Antzinako Musika Astea 2022: TARACEA

Laguardia 2022(e)ko Irailak 6
  • Arabako Antzinako Musika Astea 2022: TARACEA

2022ko Arabako Antzinako Musika Astearen egitaruaren barruan. 

Bide baten alderdirik interesgarriena beti dago bidaiariaren albo batean edo bestean. Oso gomendagarria da geldialdi bat egin eta desbideratzea, helmugaren gaineko kezkarik gabe.

Desvíos a Santiago izeneko lana erromesaldi bat da, Europako Erdialdean hasi, Frantzia zeharkatu, Montserraten geratu eta Galiziako hiriburuan amaitzen dena. Europa osoan zehar bidaiatu zuen erromesaren errepertorio tradizionala hainbat eta hainbat hizkuntzatan abestu zen, eta aldakuntza ugarirekin birsortu zen eta da.

Taraceak sortu dituen bertsioetan tradizioa eta oraina uztartzen dira, inprobisazioaren bidez, jazzaren hizkuntzan eta erritmo iberiar eta mediterraneoetan oinarrituta. Musika eleaniztasuna eta mugarik gabea, antzinako Europako aberatsa dakarkiguna.

PROGRAMA 

Cantiga "mia irmana fremosa" (Martin Codax)

Quand nous partîmes de France (trad. Francia)

Romerico (Juan del Encina)

Innsbruck, ich muss dich lassen (Heinrich Isaac)

Polorum regina (Llibre Vermell de Montserrat)

Cantiga 181 "Pero que seja a gente" (Alfonso X el Sabio)

Repicavan las campanillas (Etienne Moulinié)

Passamèze (Adrien le Roy)

Romance de Don Gaiferos (trad. Galicia)

Urrundik (trad. País Vasco) 

 

TARACEA: antzinako musika berreginez

  • RAINER SEIFERTH, bihuela, ahotsa eta zuzendaritza musikala
  • BELÉN NIETO, txirula eztiak eta zeharkako txirula barrokoa.
  • MIGUEL RODRIGÁÑEZ, kontrabaxua
  • DAVID MAYORAL, perkusioa


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Irailak 6
  • Ordutegia20:30
  • Lekua Erregeen Santa Maria eliza
    Laguardia
  • ZenbatekoaDoan, aurrez erreserba eginda
  • Sarrerak Erosi

Non