NAK 2022: “MUSIKA KONPOSIZIOA XXI. MENDEAN”

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Irailak 8
  • NAK 2022: “MUSIKA KONPOSIZIOA XXI. MENDEAN”

NAK 2022 Jaialdiaren baitan.

NAK jaialdiaren esparru didaktikoan ere, CSMNko Musikologia eta Konposizio Departamentuen ikasleek proiektu berritzaile bati ekin diote, “autoetnografia kolaboratiboa” izeneko ikerketa-teknikatik abiatuta.

Autoetnografia lankidetza bultzatzen duen metodologia ikertzailea da zeinean ikerketa prozesuaren edozein momentutan ideia berriak sor daitezke. Prozesu osoan zehar Departamentu desberdinen ikasleak elkarrizketak konpartitu dituzte, eremu desberdinen ezagutzak partekatuz. Ekintza honek artista gazteen pentsamendua eta konposizio-teknikak ezagutzea du helburu. Horretaz gain, ikerketa prozesuaren barne begirada eskaintzen du.

Ikasturtean zehar, Musikologiako ikasleek jarraipen pertsonalizatua egin diote Konposizio ikasleek sortutako lanen idazketari. Proiektu honen helburua da konposizio lanaren informazioa ematea eta ikerketa eraldatzaile zein berritzaile hori jendeari jakinaraztea. Topaketan islatutako emaitzak hainbat kontzepturi eragiten die, hala nola Gilles Deleuzeren filosofiako denbora linealaren ideiari, Béla Bartoken konposizio-hizkuntzaren eraginari edo elementu astronomiko eta fisikoei, eta horiek musika ideietan duten irudikapenari.

 

HIZLARIA:

Iñigo Hernández, Elena Aguirre eta Iñigo Morentin.

 

MODERATZAILEA: Sandra Myers

 

JARDUERA: 

Ordutegia: 19.00etan

Lekua: CIVICAN NAFARROAKO KUTSA FUNDAZIOA

Sarrera librea aforoa bete arte.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko Irailak 8
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Civican
    Avda. Pío XII, 2 B
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Civican

Non