2022ko Arabako Antzinako Musika Astearen egitarauaren barruan.
Fahmi Alqai rockean hasi eta Sevillako kontserbatoriora hurreratu zen, "solfeo, harmonia eta kontrapuntu apur bat ikasi nahi zuelako". Gaur egun, viola da gambaren munduko interpreterik garrantzitsuenetakotzat jotzen da, bai eta antzinako musikaren interpretazioaren berritzailerik handienetakotzat ere, errepertorio historikoetara hurbiltzeko duen ikusmolde arriskutsu, pertsonal eta komunikatiboari esker. Ostiral gau honetan, bere energia musikalaz gozatuko dugu antzinako musikarentzat ohikoa ez den eszenatoki batean.
Fahmi Alqai, viola da gamba