NAK 2022 Jaialdiaren baitan.
Z. F. Gerenabarrena, F. Ibarrondo, J. L. Campana, M. Urquiza eta I. Urrutiaren obrak
Zientziaren hasieratik, jarduera zientifikoaren muinean intseguritatea eta espiritu kritikoa egon dira, eta, hala ere, komunikabideek zientzia mitifikatzen dute. Gaur egun esaten da gure gizartea zientziaren menpe dagoela, baina, hala ere, zientziaren inguruko albisteak ez dira batere zientifikoak. Logoak esnatzen ez gaituen bitartean, zientziaren ikuspegi mitikoan mantenduko gara.
Obra musikal berri bat sortu baino lehen informazio zientifiko eta teknikoaren ikerketa sakona egin behar da lanak oinarri sendoa izan dezan. Hala ere, obra horren jatorria txundituta uzten gaituen antzinako mito batean egon daiteke. Beraz, motibazioak, garapena eta emaitzak plano desberdinetan orekatu daitezke, lan bakoitzak adierazi nahi duen kontzeptua aberastuz.
Gaur egungo konposizioak bide desberdinak irekitzen ditu eta konpromezuak ezartzen ditu honako maila desberdinetan: zientziak eta teknologiak eskaintzen digutenaren aurrean jarrera kritikoa hartzea, garrantzi sozial eta ekonomiko handiko adierazpen artistiko baten bidez azalpenak bilatzea, irtenbideak proposatzea edota eztabaida bat planteatzea.
Lege fisikoen ezagutzak soinuaren portaera akustikoa arautzen du. Kode horiek egungo musika osatu, zabaldu eta entzuteko moduak zehazten dituzte. Gaur egun teknologia berriek estetika musikal desberdinek musika entzuteko modua mitifikatu dute, ikuspegi bakarreko patroiak hedatuz. Sinkro ensenblearen kontzertuan entzungo diren obretan musika entzuteko modu desberdinak proposatzen dira, pertzepzio-maila desberdinak aurkeztuz. Interpretazioaren bidez, konpositorearen pentsamendua transmititzen da eta aldi berean, entzuleari musika era askotan sentitzeko aukera ematen zaio. Azken finean, musika garaikideak persona guztien eskura dagoen gauza xumea eskatzen du: entzute aktiboa.
PROGRAMA:
Bikoitz (2021) biolin, biolontxelo eta elektronikarentzat – Zuriñe F. Gerenabarrena
Euskal Ritmoak (1971) biolin eta piano – Félix Ibarrondo
New life (2021) biolin “live” eta ahozko tradizio digitalizatuko instrumentuen ensenblea – José Luis Campana
Cinq pièges brefs (2013) – Mikel Urquiza
Hari-Harian (2021) biolin, biolontxelo, piano “live” eta ahozko tradizio digitalizatuko instrumentuen ensenblea – Isabel Urrutia
ARTISTAK:
Victor Parra: biolina; Esti Oraá: biolontxeloa; Sergio Gutiérrez: pianoa; Koldo Sagastume: elektronika.
EKITALDIA:
Ordutegia: 20.00etan
Lekua: Baluarte Auditoriuma (Harresi aretoa)
Sarrera: 15 €.