NAK 2022 Jaialdiaren baitan.
Peke-Toko-Pás musika garaikidea modu berritzaile eta libre batean transmititzeko proposamena da. Erritmoa ekintza desberdinetan nagusitzen da eta parte-hartzaileak dira ikuskizunaren protagonistak.
Erritmoak gorputzean, hitzetan, eguneroko objektuetan edota perkusio tresnetan agertuko dira. Erritmo horiek lotura gisa erabiliko dira, batzuetan solista moduan eta beste batzuetan soinu-giroak zein ikus-giroak birsortuz.
Ikusleak modu aktiboan parte hartuko du, sorkuntza tailer batean sentituz. Horrek guztiak egingo du ikuskizuna esperientzia parekabea izatea. Bertan, musika garaikidea, erritmoak eta bibrazioak elementu eraldatzaileak izango dira. Ikuskizuna magiaz beteta egongo da, teknologia, musika, mugimendua eta pertsonen laguntzarekin kontatuz. Zalantzarik gabe, erritmoz eta energiaz beteriko jarduera parekabea.
JARDUERA:
Ordutegia: 18.00etan
Lekua: CIVICAN-FUNDACIÓN CAJA NAVARRA
Sarrera librea aforo bete arte.