NAK 2022: “SOINUEN ESPLORATZAILEAK”

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Irailak 16
  • NAK 2022: “SOINUEN ESPLORATZAILEAK”

NAK 2022 Jaialdiaren baitan.

Soinuen esploratzaileak esperientzia musikal inklusiboa da, abangoardiako musikan erabiltzen diren teknika hedatuen ezagutza modu pedagogikoan eskaintzen duena, narrazioaren, parte-hartze aktiboaren eta jolasaren bidez. Horrela, entzulearen interesa piztu nahi da sorrera berriko musika eta teknika garaikideen inguruan.

Proposamenaren ardatza “Altxor Handia”-ren inguruko narrazioa da. Historio honetan, baliabide tinbriko espezifikoak erabiltzen dira ikasleen eta tailerreko musikarien arteko elkarlana dramatizazioaren bidez sustatzeko. Bertan, haizezko instrumentuekin egin daitezkeen soinu efektu desberdinak aurkeztuko dira. Horien artean: Slap, eolikoak, multifonikoak, musika-tresnari erantsitako ahotsaren erabilera eta harmonikoak entzungo dira.
Esperientzia musikal honekin lortu nahi da txikiak sorrera berriko musikari ohitzea, jarduera praktiko batzuen bitartez. Esperientzian parte hartzeko ez da aldez aurreko prestakuntzarik behar.

 

ERREPERTORIOA:

Drunken Sailor – Trad. Anón. (Arr. Bea Monreal)

Bad Boujloud (2019) – Jean Charles Richard

 

TALDE DIDAKTIKOA:

Bea Monreal: oboe; Leire Unzué: saxo soprano; Josu Marauri: saxo tenor.

 

JARDUERA: 

Ordutegia: 18.00etan

Lekua: CIVICAN-FUNDACIÓN CAJA NAVARRA

Sarrera: Doako sarrera aldez aurretik izena emanez. 15 plaza.


Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2022(e)ko Irailak 16
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Civican
    Avda. Pío XII, 2 B
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan (izen ematea)
  • Web Civican

Non