NAK 2022 Jaialdiaren baitan.
Mitotik logosera pasatzeko urratsa modu dialektikoan eta ez linealean ulertzen dugu. Nahiz eta urrats hori presokratikoen arrazionaltasunak sustatu, ez zen kontzientziaren jauzi kuantiko bat izan, baizik eta, gure ustez, giza kontzientziaren beste ahalmen bat sortzea. Gaur egun ez gara guztiz arrazionalak, eta antzinean ez ginen guztiz mitikoak izan.
Terrak estruktura dialektikoa eskeintzen du. Alde batetik, lurra elementua aurkezteko honako instrumentuen soinuak erabiltzen dira: djembé, didgeridoo eta afrikar kalabaza. Instrumentu hauetaz gain, subarmonikoetan aberatsak diren gutural kantuaren teknikak ere erabiltzen dira lurra elementua irudikatzeko. Bestetik, éter elementua aurkeztezko (presokratikoen arabera, éter naturako 5 elementuetako bat, mitikoa eta gainerako guztien oinarria) kantu harmonikoa erabiltzen da, ensenble honen espezialitatea hain zuzen ere. Aurretik deskribatutako bi elementuak testura musikal desberdinak erabiliz interpretatzen dira mitoaren erroak birsortzen dituen hizkeran.
PROGRAMA:
Eter
Astral
Ardhi
Akasha
Sa Mantra
Ancestral
Khörzün
Gea- Aether
*OBRA GUZTIAK MOUM TALDEAK SORTUAK DIRA (2021)
ARTISTAK:
Sylvan James: voz y violín; David Sitges-Sardà: voz y percusión; Joaquín Manjón, Nerea de Miguel, Moisés Pérez, German de la Riva, Roger Sans: voces.
JARDUERA:
Ordutegia: 20.00etan
Lekua: CIVIVOX CONDESTABLE (Patioa)
Sarrera librea aforo bete arte.