Bazen Behin 2022

Barakaldo 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko azaroaren 25(e)ra
  • Bazen Behin 2022

Ekimen honen helburua ipuin kontalarien mundua sustatzea eta, aldi berean, euskararen erabilera ikasgeletatik kanpo suspertzea da.

Bazen Behin programak haurrentzako atala duten Barakaldoko udal liburutegietan familia osoarentzako euskarazko ipuin-kontaketak sustatu nahi ditu. Horretarako, irailetik hasi eta azaroa bitartean, 5-8 urte bitarteko seme-alabak diztuzten familiek fantasiazko munduaz gozatzera gerturatu ahalko dira liburutegira.
 
Ipuinak euskaraz kontatuko dira, eskola ingurunetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Antzezpenak, COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen fasea gaindituta, liburutegietan bertan burutuko dira berriro.
 
Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrak pertsona heldu batez lagunduak egon beharko dute eta gehienez 25 ume eta  25 heldu egongo dira saio bakoitzeko.
 
 
BAZEN BEHIN 2022ko EGITARAUA
 
barakaldo.eus

Laburrean

  • Mota Haur jarduera
  • Data 2022(e)ko irailaren 23(e)tik 2022(e)ko azaroaren 25(e)ra
  • Ordutegia18:00-19:00 (ostiralero)
  • LekuaSan Bizenteko liburutegia, Arteagabeitiako liburutegia, Gurutzetako liburutegia, Lutxanako liburutegia eta Arrontegiko liburutegia
    Barakaldo
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana