BAD Bilbao 2022 Jaialdia: “Lo que no se ve” (Estreinaldia)

Bilbao 2022(e)ko Urriak 18
  • BAD Bilbao 2022 Jaialdia: “Lo que no se ve” (Estreinaldia)

2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Sinopsia

Indibidualismo honetan, kanonikoaren histeria honetan, bero-kolpe honetan... bizi dira gure gorputzak. Bereiziz doan, merkaturatzen den, alboratu, erabili eta zanpatu egiten den agertoki honetan... bizi dira gure gorputzak. Hemen. Nire gorputza existitzen da, eta beste batzuk ere bai.
Zeren mesedetan ari gara erabiltzen forma artistikoa?
Sei gazte. Beren uda idilikotik. Beren eszena-gordintasunetik.

Konpainia

Vulnera antzerki-konpainia profesionala da, dramaturgia eta interpretazio garaikideetatik abiatuta lan egiten duena. «Zergatia» ikertu nahi dute, dramaturgia eta sorkuntza eszenikoa filosofiarekin, eta hura arte plastikoekin, ikusmen-arteekin, literaturarekin eta gizartearekin nahasi. Beren lehen proiektua da Lo que no se ve (Ikusten ez dena). Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolan titulua lortutako antzezleek osatutako lehenengo konpainietako bat da. Ana García da haren sortzaile, zuzendari eta dramaturgoa; berak zuzentzen ditu Sensiblona (Sentibera), Aquel lugar de nuestra infancia (Gure haurtzaroko leku hura) eta Lo que no se ve (Ikusten ez dena) proiektu eszenikoak, 2022-2023an estreinatuko direnak.

Fitxa 

Dramaturgia eta zuzendaritza: Ana García Peña

Antzezleak: Celia Fañanás, Albar Cirarda, Ana Otsoa, Paula Prol, Maialen Marín, Ana Garcia Peña

Eszenografia: Ana Otsoa, Ana García Peña

Argiztapena: Julen Higuera

Jantziak: Nerea Rodríguez

Proiekzioak: Andrea San Juan, Xavier Atxurra

Musika: Ioritz Benito

Ekoizpena: Vulnera, Ana García Peña

Laguntza: Harrobia Eskena: Premio Eszenabide Saria 2021

badbilbao.eus

Laburrean

Non