BAD Bilbao 2022 Jaialdia: “I´ll be back” (Estrenaildia estatuan)

Bilbao 2022(e)ko Urriak 20
  • BAD Bilbao 2022 Jaialdia: “I´ll be back” (Estrenaildia estatuan)

2022ko BAD Bilbao Jaialdiaren barruan.

Sinopsia

I’ll be back dantza-ikuskizuna da: lau dantzari mugitu, eta beren zilborrari hitz egiten diote, gorputz kolektiboa eta adimen partekatua duen izaki anizkoitza bailiran. Eta, mugimenduan oinarritutako eta beren ahotsek eratutako soinu-paisaiaz lagundutako bidaia horretan zehar, zera galdetzen diete beren buruari: ba al dago ni independente bat?, ni bat sor dezakegu, elkarrekin?, bakarrik gaude?, betiko?

Konpainia

Jenna Hendry (Suitza), Matilda Bilberg (Suedia), Nerea Gurrutxaga (Euskal Herria) eta Maria Teresa Tanzarella (Italia/Suedia) dantzari eta koreografoek Utopisistas kolektiboa osatu zuten, 2018an. Kolektibo gisa, mugitzen diren gorputzen adierazpen-ahalmena interesatzen zaie. Dantza egiten dutenean, une bakoitzean bete-betean adi egoteko eta ahalik eta gehien inplikatzeko ahalegina egiten dute. Lankidetzan eta modu ez hierarkikoan lan egiten dute eta, orain arte, Suitzan, Suedian eta Belgikan jardun dute. I 'll be back (Bueltatuko naiz) da kolektibo gisa sortu duten lehen ikuskizun luzea.

Fitxa 

Kontzeptua, koreografia eta performancea: Utopisistas (Matilda Bilberg, Nerea Gurrutxaga, Jenna Hendry, Maria Teresa Tanzarella.
Soinua: Luz González
Argiztapena: Andoni Mendizabal, Thomas Ciger
Jantziak: Mat Voorter, Pepa Canel
Bideoa eta argazkiak: Michelle Ettlin
Koprodukzioa: Tanzhaus Zürich
Apoyos: Stadt Zu?rich Kultur, Fachstelle Kultur Kanton Zu?rich, The Swedish Art Grants Committee, Ernst Go?hner Stiftung, Elisabeth Weber Stiftung, Migros Kulturprozent Zu?rich, Helge Ax:son Johnsons stiftelse
Egoitza artistikoak: The Swedish Arts Grants Committee, Ho?jden, Cie Thor
Eskerrak: Jonas Bilberg, Inci Ardic, Vreni Lenggenhager, Nicolas Rüttimann, Lisa Arter, Andrè Moser, Mona De Weerdt, Michelle Ettlin, ABF Stockholm

badbilbao.eus

Laburrean

Non