Homeless Film Festival jaialdiak etxerik gabeko pertsonei erreparatzen die zinematografiaren bitartez. Jaialdi honen ibilbidea Manchesterren (Erresuma Batua) abiatu zen 2011n, eta Bizitegiri esker ospatzen da Bilbon, zehazki Bizkaia Aretoan, Bilboko Udalaren, BBKren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen lankidetzarekin; zinemaren eta antzerkiaren bitartez gizarteratzeari buruzko sentsibilizazio jardunaldia da.
Jaialdiak etxerik gabeko pertsonekin film laburrak ekoitzi eta filmatzea sustatzen du, pertsona horiek ahaldundu eta inguruan dituzten errealitateei ahotsa emateko helburuz. Jaialdiak etxerik gabeko pertsonen eta gizarte bazterketako gaiaren inguruko film laburrak eskaintzen ditu.