Bilbao TX Fest 2022 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barruan.
Iraupena: 35 minutu
Euskeraz
3 urtetik aurrera
Aktore-antzerkia txotxongilo eta objektuekin
Ume batek zapatak estreinatu eta ibaira joaten da askaltzera.
Bidean, inguratzen zaion mundua aurkitzen du: kaleak, etxeak, paisaiak, pertsonak eta animaliak. Bere zapatak esperientziak pilatzen ari dira eta bera, pixkanaka, hazten ari da. Tamainak oina neurtzen du, baina baita adina, bizipenak eta bizitzan nola ibiltzen garen ere. Egunak, urteak eta zapata-kaxak aurrera doaz. Txikiak, ertainak, handiak…
Ikuskizun honetan tokiko gertaera batetik abiatzen gara (Vinaròsen tradizio bat, Mediterraneoko herri bat) unibertsalera iristeko (bidaia iniziatiko txiki bat, ikaskuntzakoa, aurkikuntzakoa eta naturarekiko loturakoa).
Nahiko genuke, umeentzat, muntaia hau abentura bat izatea. Eta helduak haurtzaroarekin konekta zitzala: abesti herrikoiak, naturarekiko harremana, denboraren joana. Batzuentzat zein besteentzat lan egiten dugulako, elkarrekin egongo garen unea beste bizipen bat bihurtzeko.
Gure gurasoei eskainita, hazten lagundu digutelako, eta gure seme-alabei ere bai.
SORMENA Jordi Palet / Tian Gombau DRAMATURGIA ETA ZUZENDARITZA Jordi Palet i Puig AKTOREAK ETA TXOTXONGILARIAK IPULADOR Tian Gombau ESZENOGRAFIA ETA OBJETUAK Isa soto MÚSICA Òscar Roig GRABAKETA Temps Record MUSIKARIAK GRABAZIORAKO Olvido Lanza, Benet Palet i Pep Pascual ARGIAK Xavi Prieto JANTZIAK Hernán Martínez VÍDEO Xavi Manzanet ARGAZKIAK Àlvar Buch PRODUKZIOA Tian Gombau
BANAKETA Mélanie Lefebvre.
TIAN GOMBAU-L ‘HOME DIBUIXAT
Castelló de la Planan jaio zen 1992an. 28 urteko ibilbidean, konpainiak 3.600 emanaldi baino gehiago egin ditu 4 kontinentetako 45 herrialdetako agertokietan, 10 hizkuntza desberdinetan. 25 sari jaso ditu, Estatuko eta nazioarteko erakunde eta jaialdi ospetsuek emanak. Gaur egun, Tian Gombauk familiako txikienentzako ikuskizunak sortzen ditu eta imajinario berrietara eramaten ditu. Haren errepertorioa antzerki bisualaren eta objektuen antzerkiaren barruan kokatzen da, hizkuntza poetiko eta didaktikoarekin, eta, aldi berean, emozioak eta tolerantzia- eta gizatasun-mezuak transmititzen ditu.