Kultur Gabonak 2022 - Bilboko Gabonetako Kultur Egitaraua

Bilbao 2022(e)ko azaroaren 24(e)tik 2023(e)ko urtarrilaren 4(e)ra
  • Kultur Gabonak 2022 - Bilboko Gabonetako Kultur Egitaraua
  • Kultur Gabonak 2022 - Bilboko Gabonetako Kultur Egitaraua

Kulturak leku nabarmena izango du hirian Gabonetan. KULTUR GABONAK izeneko programazio kalitatezko, askotariko eta gehienetan doako bat, publiko eta adin eta gustu guztientzako diseinatua. Gainera, aisialdia eta kultura auzoetara ekartzeko eskaintza bat izango da.

ARTE ESZENIKOAK

Hala, bada, Udalak arte eszenikoen programazio zabal-zabal bat eskainiko du, antzerkia, klowna, zirkua, magia, bakarrizketak, bat-batean asmatuak eta ipuin-kontalariak, publiko guztiek heldu nahiz txikienek gozatzeko pentsatutako proposamenekin. Basurtu, Abando, Olabeaga, Abusu, Buia, Zorrotza, Altamira, Castaños, San Frantzisko, Errekalde, Deustu, Santutxu, San Ignazio, Ibarrekolanda eta Begoña auzoetako udaltegietan izango dira horiek guztiak.

Antzerkia, aurtengo Gabonetan, konpainia hauen eskutik iritsiko da urira: Euri Artean, "Nuestra Señora de las Nubes" proposamenarekin; Luna Llena, "Tupper XX" lanarekin; ATX Teatroa, "Balbea" lanarekin, eta La Pacheca Collective, "Tarán-Tran-Transición" lanarekin; Totum, "El rescate" lanarekin; Aullidos de Otxar, "El viaje de Aullidos de Otxar" lanarekin, eta 29 Producciones, "Poeta en Nueva York" lanarekin.

Heldu nahiz gazteentzako eskaintza horretan, beren lekua izango dute bat-batean asmatutakoek ere, "Inpro Komeryak" lanarekin, Mitxel Santamaria, Leire Orbe eta Iñaki Maruriren eskutikbakarrizketak, berriz, Mikel Bermejoren eta "¡Ahí va la hostia!" konpainiaren eskutik izango dira. eta, ipuin kontalarien artean, Virginia Imaz izango da, "La domadora de sueños" lanarekin.

Magia ere ––ezin bestela izan–– izango da egun berezi horietan, eta familiek hitzordu bana izango dute ikuskizun hauekin: "Bat, bi, eta hiru...magia!" , Eneko Magoa & Dani Ross magoen eskutik; "Zoorprendente", Julianiniren eskutik; "Crazy Magic Show", Oliver & Liuba konpainiaren eskutik; Winston Coppeland eta haien "Winston Coppelan-En Magia Zentzugabea!" ikuskizuna; eta Ilusionista eta "The Ismagic Show" ikuskizuna.

Halaber, klowna ere izango dugu, Monda Lironda eta Oihulari Klown konpainiekin; zirkua, "Neguko Zirkua" ikuskizunarekin, CIA Trotamundos konpainiaren eskutik; eta ipuin kontalarien saio bat ere bai, Bego Alabazanen eskutik, zeinak bere istorioak kontatuko baitizkie jardunaldira hurbilduko diren umeei.

EUSKAL FOLKLOREA

Euskal kulturak ere izango du bere lekua Udalak sustatutako urte osorako sustatutako kultur programazioan. Gabonetan, euskal dantzak, dantzaldiak eta kalejirak ere izango ditugu bertoko taldeen eskutik, usadioan ezagunenak diren proposamenak indartzearren eta estimatzearren.

Hamar bat hitzorduk hartuko dituzte, bestalde, Garellano, Santiago, Karmelo eta Basurtu plazak eta Ametzolako parkea, Zorrotzeko pilota-lekua eta Luzarra kalea, Ondalan taldearen erraldoien kalejirez gozatzeko; dantzak ere izango dira, talde hauen eskutik: Salbatzaile Dantza Taldea, Beti Jai Alai, Batasuna Arraizbide, Ibai-Arte , eta Gaztedi Dantzari Taldea.

Gainera, abenduaren 15ean, Deustuko Udaltegian, bertsolaritza saio bat gozatu ahal izango da: "Ez da kasualitatea", musikaz lagundutako bertsoekin ondutako ikuskizun bat, Ekhiñe Zapiain, Haizea Arana, Maddi Aiestaran, Maite Sarasola bertsolariak jardungo direlarik Iratxe Muxika gai-jartzailearekin, eta Aner Peritzen eta Libe Gobeagaren musikekin.

MUSIKA

Bilboko Atxuri, Zabala, Zorrotza, Santutxu, Castaños, Indautxu, Errekalde, Abusu, Abando, Txurdinaga, Irala, Olabeaga eta Basurtu auzoetako elizetan, berriz, azaroaren 25ean, eguenean, eta urtarrilaren 4ra arte, era bateko eta besteko musika-proposamenak izango dira.

Alde batetik, Gabonetako Abesbatza Kontzertuak izango dira, hauen eskutik: Bilboko Ganbera Abesbatzaren eta Orkestra; Lur Maitea Zortzikotea; Jatorki Abesbatza; Bilbao Kamerata eta Bilboko Rossini Abesbatza Elkartea; Club Deportivo Abesbatza eta Otxarkoaga Abesbatza; Deustoarrak Abesbatza eta Bilbao Argia Zortzikotea; Iubilo Bilbao Abesbatza eta Lagundi Abesbatza; Begoñako Sustraiak Abesbatza eta Bilbao Musikako Gazte Abesbatza; Andre Berri Abesbatza eta Arraizpe Abesbatza Elkartea; Garaizarko Matsorriak eta San Fran Korue; Trikileku San Anton Orfeoia eta Euskeria Abesbatza; Mikel Deuna Abesbatza eta Inmakuladako Abeslariak Abesbatza; Emays Abesbatza eta San Inazio Abesbatza; Gaudeamus eta Bizkaiko Ingeniarien Abesbatza; eta Ars Viva Abesbatza.

Beste alde batetik, kontzertuak ere izango dira: "Viajar al Barranco" Argenta Vocerena; "Contar sintiendo, sentir cantando" ikuskizuna, Melodika Ensemblerena; "Love Music Concert", Martín Barcelona eta Miren de Diegorena; eta "Un viaje sonoro y visual por las emociones", Soinuak Haizean taldearena.

Elizetan ez ezik, beste leku batzuetan ere izango da musika Gabonetan, hala nola Bertendona InstitutuanArpenjo arpa eta banjo bikoteak "Tikan" lana aurkeztuko duelarik (azaroaren 25ean), eta Flamengrassen eskutik, "Alegría" proposamena eskainiko duelarik (abenduaren 2an). Beste alde batetik, Buiako udaltegian Szmana Contrasteren kontzertua izango da (azaroaren 26an), eta Errekaldeko udaltegian, Antuxuna eta Patx bikotearen emanaldia, abenduaren 29an.

ONDARE HISTORIKOA

«Argazkineta» ekimenak, bestalde, Argazkineta Show ikuskizuna eskainiko du, Abusuko auzotarrekin hilabete hauetan bildutako oroitzapenen emaitzak erakusteko: ekitaldi jostagarri, parte hartze bidezko eta arin bat izango da, zeinean urrian eta azaroan Argazkineta proiektura hurbildu zirenek ekarritako argazkiak, bideoak, oroitzapenak eta jakitera emandako bizipenak proiektatuko baitira. Ikuskizuna abenduaren 13an izango da, Abusuko Artzain Onaren Elizan – Abusun.

LITERATURA

Bidebarrieta Kulturguneak, Bidebarrieta Liburutegian kulturarekin bat egingo duen guneak ere, bat egingo du KULTUR GABONAK egitasmoarekin, hainbat proposamen eskainiz:

  • Zientziaren inguruko mintzaldiak: "Medikuntza genero-ikuspegitik", Maria Teresa Ruiz Canteroren eskutik (azaroaren 24an); eta "Nola atzitu uhinen energia", Paula Serras Malillosen eskutik (abenduaren 14an).
  • Poesia errezitaldia: Poetalia Elkarte Poetikoak ere parte hartuko du KULTUR GABONETAN, "Poemak genero-indarkeriarik gabe" errezitaldiarekin (azaroaren 25ean).
  • Liburu aurkezpenak: Bidebarrieta Kulturgunean, hainbat liburu aurkeztuko dira, hala nola: "Esto no se dice" liburua, Alejandro Palomasena (azaroaren 29an); "Bilbao, un paseo en acuarela", Elena Ciordiarena (azaroaren 30ean); "Ser el yo de nadie", Carlos Aurtenetxerena (abenduaren 9an); "Elaia y las esculturas", Esmeralda Erlorena (abenduaren 12an); "Historia de las izquierdas en España & Historias de las derechas en España", Juan Sisinio Pérez Garzón eta Antonio Riverarena (abenduaren 13an).
  • Topaketak Gaurkotasunarekin: Zabalkundeko mintzaldien ziklo bat da, non zorrozki bilatzen baita sakonago aztertzea egungo eguneko gaiak, pil-pilean daudenak, akademizismotik aldenduta: hala, abenduaren 15ean, Pedro Baños izango da gonbidatua, eta Dani Álvarez eta Mikel Reparaz kazetariekin batera "La encrucijada mundial – Un manual del mañana" izeneko mintzaldia emango dute.
  • XXI. mendean Euskal Literaturarekin berriketan izeneko zikloan, ostera, "Euskal literaturaz haurdun" izeneko hitzordua proposatuko da, Erika Lagoma, Estitxu Fernández eta Alaine Agirre jardungo direlarik (abenduaren 20an).

Halaber, Abando udaltegian, Txani Rodríguez eta Mónica Crespo idazleak arituko dira, hitzaldi bat eskainiz idazle bihurtzeko prozesuaz, abenduaren 15ean.

KULTURA GEHIAGO, AISIALDI GEHIAGO

MUSIKA-MÚSICA #PRE2023

Berritasun moduan, Musika-Música Jaialdiak ere musika klasikoko ziklo bat aurkeztuko du, musika-música#pre2023 izenekoa, abenduaren 13an, 14an eta 15ean, 19:00etan, Azkuna Zentroan. Kontzertu horietarako hautatu den gaia, "Notak & Letrak" izenekoa, izango da Jaialdiaren 22. edizioan nagusi, 2023ko martxoaren 3tik aurrera, eta Bilbo ostera ere izango da musikaren hiriburua asteburu batean.

  • Abenduaren 13a: MOBY DYCK, Iñaki Estrataren musikarekin, eta Ciklus Ensemble, Asier Pugaren zuzendaritzarekin.
  • Abenduaren 14an: CELLO 360, Christian-Pierre La Marca txelo jotzailea eta Yaman Okur dantzaria.
  • Abenduaren 15ean: PROUST, LE CONCERT RETROUVE, Théotime Langlois de Swarteren txeloarekin, Tanguy Williencourten pianoarekin eta Estudio Gheadaren ikusizko lanekin.

Sarrera dohainik izango da, eta gonbidapenak abenduaren 9tik 15era bitartean jaso ahal izango dira, 16:00etatik 19:00etara, Azkuna Zentroan (2 gonbidapen pertsonako eta kontzertuko).

ARRIAGA ANTZOKIA

Arriaga Antzokian, abenduaren 19an, gospel kontzertu oso berezi bat izango da. Amazing Grace, A Gospel celebration to Aretha FranklinThe Black Heritage Chori taldearen eskutik.

Biharamunean, abenduaren 20an, Vocalia Taldeak, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, There is no rose aurkeztuko du.

Bestalde, abenduaren 22an, publikoak aukera izango du musikaren historiako obrarik handienetako bat gozatzeko, "Mesias", Händelena: oraingo aldi honetan, lau bakarlariren ahotsak bilduko ditu (Carlos Mena, Jone Martínez, Josu Cabrero eta Elías Arranz), eta, haiekin batera, BilbaoSinfonietta orkestra eta Kup Taldea abesbatza arituko dira.

Arriagan, bestalde, hiru ikuskizun izango dira, umeentzat eta familientzat. Abenduaren 26an, Euskelelea musikazko ipuina euskaraz, Enrike Solinisena, eta Juan Kruz Igerabide poetaren hitzekin ahaire ederrak eta betiko kantuak entzungo dira Euskal Barrokensembleren eskutik joak eta Irrimarraren irudi ederrekin lagunduak.

Mag Lari katalan mago ospetsua iritsiko da Bilbora abenduaren 29an eta 30eanMag Lari Live ikuskizunarekin; eta urtarrilaren 3an eta 5ean, ABAO Txiki Arriagan gozatu ahal izango da, ABAOk eta Arriaga Antzokiak sustatuta. Bestalde, "Cuentos de Navidad" umeentzako opera bat da, Charles Dickens-en ipuin herrikoian oinarritua, eta Arriaga Antzokian eskainiko da Iñigo Casaliren musikarekin, 6 urtetik gorako umeentzako gomendatutako ikuskizun batean.

Bestalde, Jazz-aren maitaleek badute hitzordu bat abenduaren 27an, Manzanares Hirukotearen eskutik, eta musikari handiak izango dira askotariko kantutegi bat jotzen, etiketa gabea, Jazzetik kubatar musikaraino doan egitarau kalitate handiko batekin. Abenduaren 28an, berriz, Ainhoa Artetarekin izango da hitzordua.

AZKUNA ZENTROA

Gabonetan, gainera, Azkuna Zentroko kultur programazioan erakusketak izango dira lehenen. Areto nagusian "Somewhere form here to heaven" ikusi ahal izango da. Lantegia 1 eremua, berriz, "Ciencia fricción. Vida entre especies compañeras" egongo da erakusgai, eta, Mediatekan, egitarauak umeak eta gaztetxoak izango ditu xede, irakurtzen hastera bultzatzeko jarduerekin (3 eta 5 urte bitarteko umeak dituzten familientzat) eta marrazkigintzan eta liburu grafikoetan hasteko jarduerekin (6 eta 12 urte bitarteko umeentzat).

BILBAO MUSIKA

Bilbao Musikak garai honetarako eskaintzen dituen jarduera guztien artean nabarmentzekoak dira Musika Eskolaren Gabonetako Kontzertua, abenduaren 19an, eta Txistularien Udal Bandaren kontzertua, abenduaren 20an. Txistulariekin batera beste zenbait abesbatza arituko dira Gabonetako ahaire bereziak jotzen. Obra oso ezagunekin batera eskainiko dizute egungo konposatzaileen kantu berriak. Kontzertu honetan parte hartuko duten taldeak, beraz, hauek izango dira: Ahotsak, Miren Bernaola zuzendari dela, eta umeen eta gaztetxoen abesbatzak, Maite Olmos zuzendari dela. Halaber parte hartuko dute Bilboko Musika Eskolako txistu ikasleek. Horiez guztiez gain, sketchak ere izango dira, eta Oier Agirre eta Nerea Sanz aktoreen aurkezpenak ere bai.

BERREGINEN MUSEOA

Berreginen Museoak aurkeztuko du Gabonetako tailerra haurrentzat "Bizitzaren neurria. Un año de festivales" izeneko 6 eta 10 urte bitarteko umeendako jarduera, abenduaren 27an, 28an eta 29an, 10:00etatik 13:00etara. Jarduera, bestalde, bat dator Museoko aldi baterako erakusketaren gaiarekin.

Parte hartzaileek tailer txiki bat egingo dute, ongi-etorri gisa, eta norberaren eguneroko bat sortuko dute, hiru egunetan zehar egingo dituzten jarduerak jasotzeko idatziz. Harrera horrela egin ostean, bisita gidatu bat egingo dute aldi baterako erakusketan zehar, eta, han, txikienek aukera izango dute erakusketako zenbait gai funtsezko ezagutzeko. Ikustaldiaren ostean, antzinako Greziaren garaietan ospatu ziren jaialdirik ezagunenetan sartuko dira. Bidaia bat denboran zehar, zeinean gazteenek aukera izango baitute Atenas klasikoko historiak ezagutzeko.

AISIALDIA ETA ADISKIDETZEA

Aurten ere, Bilboko Udalak abian jarri ditu Gabongune, Gabonkide eta Gabonetan primeran kirola eginez izeneko Gabonetako programak adingabeentzako, aisialdi hezigarrirako eta kirolerako Gabonetako programak, hain zuzen, eta, guztira, 2.766 leku eskainiko zaizkie 3 eta 16 urte bitarteko adingabeei.

Udalaren helburua da Gabonetako oporretan zehar lan- eta familia-bizitza bateratzen laguntzea, eta, horrez gain, txikienek gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera izan dezatela, trebetasun eta ezagutza berriak berenganatzen dituzten bitartean eta beren inguruneko beste haur batzuk ezagutzen dituzten bitartean.

Udalekuak abenduaren 26an eta 27an izango dira, ––egitarauaren arabera, beti ere– urtarrilaren 5era arte, Urian han eta hemen: Deustu, Castaños, Begoña, Abusu, San Frantzisko, Otxarkoaga, Zorrotza, Txurdinaga eta San Inazio auzoetan.

Jarduera guztiak aisialdiaren ikuspegitik prestatu dira, dela kirol aisialdiarenetik edo aisialdi hezigarriarenetik, Bilboko Balioen Agiria eta Garapen Jasangarriko Helburuak aintzat hartuz zeharkako ardatz moduan, eta, oraingo aldi honetan, arte jarduera batzuk eta besteak izango direlarik protagonista.

Gabonetako aisialdi-jardueren eskaintza GazteKLUBA GABONAK egitarauko beste 500 plazarekin osatuko da; egitarau hori 12 eta 17 urte bitarteko adingabeentzako prestatu da, zeintzuek, abenduaren 26tik 2023ko urtarrilaren 7ra bitartean, aukera izango baitute teknologiari eta arteari buruzko tailerretan eta ibilaldietan edo kirol jardueretan parte hartzeko, hala nola akrobaziak, dantza eta abentura askotarikoak.

Azkenik, 12 edo 13 urte bitarteko 160 adingabek parte hartu ahal izango dute Hala Birala! izeneko programan, abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, Udalak antolatu baitu Azkue Fundazioarekin elkarlanean; programa horren barruan, 4 tailer egingo dira, euskaraz eta dohainik, goizez, honako gai hauen inguruan: sare sozialak; bideoa grabatzeko eta editatzeko teknikak; euskarazko erreferenteak, joerak eta beste.

bilbao.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana