Expodistrito, Bilboko Udalak antolatutako erakusketa ibiltari deszentralizatuen zikloa, urtarrilaren 12an itzuliko da Urira, eskultura, margoa, argazkilaritza eta arte birziklagarriaren inguruko proposamenen edizio berri batekin.
Programa honetan ohikoa denez, Bilboko auzoetako Udaltegiek hartuko dituzte aurten ere Expodistrito osatzen duten erakusketak. Oraingo honetan, Abando, Begoña, Zazpi Kaleak, Castaños, Otxarkoaga, Errekalde, San Inazio – Ibarrekolanda, San Frantzisko eta Santutxukoek hartuko dute parte, eta ondorengo artisten erakusketak hartuko dituzte datozen hilabeteetan: Gervasio Sánchez (argazkigintza); Oksana Volos (arte reciclable); Txoritxikiak (argazkigintza); Rafael Alonso (margoa); Juanje Agirre (escultura); y Marta Sagardoy (margoa). Gainera, Vicente Ferrer Fundazioaren argazki erakusketa kolektiboez gozatu ahal izango da, baita Vicente Lealen argazkiekin eta Miren Ajangizen testuekin osatutako "Txoritxikiak" erakusketaz ere.
Proposamen horiek martxora arte doan bisitatu ahal izango dira, goizez eta arratsaldez.
Proposamen artistiko guztien artean, horietako bi nabarmendu behar dira. Alde batetik, Oksana Volos artista ukrainarraren erakusketa, joan den udaberrian Bilbora iritsi zena. Proposamen hori SOS UKRAINA plataformaren bidez iritsi zen Expodistritora. Bestalde, Gervasio Sanchezen erakusketa, gatazka eta krisi humanitarioetan oinarritutako fotokazetaria.
Gainera, edizio honetan bisita gidatuak egingo dira, Expodistrito programan parte hartzen duten hainbat artistak beren erakusketei eskainiko dizkietenak, artista eta haren obra sakonago ezagutzeko interesa duen edonori zuzenduak: Gervasio Sanchezek otsailaren 15ean egingo du, Abandoko Udaltegian; Juanje Agirrek martxoaren 17an egingo du, La Bolsa Udaltegian; eta Marta Sagardoyk martxoaren 3an egingo du, Abandoko Udaltegian ere, programan adierazitako ordutegietan.
Programa hau doakoa da eta hemen kontsulta daiteke: www.kulturabarrutik.eus.
ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK
GERVASIO SÁNCHEZ - Indarkeriak emakumeak gerrak – Argazkigintza
Emakumeek eta neskatoek desberdinkeria larria jasaten dute planeta osoan zehar, gatazka armatuetan larriagotzen dena. Gervasio Sánchez-en argazkiek gerretako biktima zibilen istorioak aldarrikatzen dituzte, eta erakusten dute nola gatazkek amaitu ondoren ere irauten duten.
OKSANA VOLOS - Arte birziklagarria
Artista ukrainar honek era bateko eta besteko estiloekin eta gaiekin lan egiten du: estalkiak, botoiak, kremailerak, tresnak eta lanabesak. Errusiak Ukraina inbaditu ostean etorri da Euskadira, eta hutsetik hasi du bere bizimodua, bere artea erakutsiz. "Nire oinen pean aurkitzen dudan guztia eta ezertarako balio ez duela dirudien guztia bihurtu daiteke arte", adierazi du.
RAFAEL ALONSO - Hiria, loreak, itsasoa...- Margoa
Rafael Alonsok saiakuntzaren emaitza plastikoak erakusten dizkigu. Era bateko eta besteko teknikak eta gaiak erabiltzen ditu, ez dira ohikoak, eta irudikapen joko bat darabil horretarako, bi dimentsiokoaren eta hiru dimentsiokoaren artekoa, gardenki eta geruza bidez gonbidatzen gaituelarik obra bakoitzari beste begirada batekin begiratzera.
JUANJE AGIRRE - Espazioa, paisaia eta arkitektura – Eskultura
Eskultura pieza hauek, arkitekturan erabiltzen diren ekaiekin, hutsarteak eta hutsuneak irekitzen dituzte, trinko den horretan eta sotil den horretan barneratzen, zer ilunean, zer argian, zer bigunean eta zer gogorrean; eta, horrela, paisaia batzuk sortzen dituzte, eskala arkitekturazkoago batzuetan birsortuak izateko proiekzio argia dutenak.
MARTA SAGARDOY - Bizipenak eta kolorea - Margoa
"Margotzen dudanean, ez da mihise batean sartzen adierazi nahi dudan guztia, baina, ordea, adieraz dezaket pertsonek, bizipenek, gauzek eta bestek uzten duten barneko oihartzunaren zer edo zer...eta kolore bidez jakitera eman bizia ikusteko modu hori, gizaki bakoitzak berea eta bakarra duena".
VICENTE FERRER FUNDAZIOA - Bidaia hiri amaigabera- Argazkigintza
Anantapur-ek "hiri amaigabea" esan nahi du, eta Indian dago. Infinituak moldatzen du hango paisaia idor baina aldi berean esperantzagarria, non milaka pertsona bizi baitira. Erakusketak, bada, Vicente Ferrer Fundazioaren lana erakusten du argazki bidez: nola lan egiten duten idortearen kontrako baliabideekin, hezkuntza inklusiboarekin, emakumeen ahalduntzearekin eta kirolarekin. Eta nola horrek guztiak laguntzen dien transformazio sozialean.
TXORITXIKIAK - Gure txori Ikusezinak - Argazkigintza
Vicente Leal: argazkiak / Miren Ajangiz: testuak.
Haiekin bizi gara. Egunsentiarekin iratzartzen gaituzte, ilunsentiarekin urrumaz lo eragiten. Gure hegazti txiki ikusezinak dira, gure eguneroko ibilian laguntzen digutenak. Etorri ezagutzera!