Ikuskizun honek maskulinitatearen eta bere erreferenteen kontakizun tradizionala agerian utzi nahi du, ironiaren, manyagabekeriaren eta umore absurdoaren bidez.
Kode maskulino tradizionalak zaharkituta geratu diren eta berriak oraindik lantzeke dauden une honetan, MAN UPek gizon izateak zer esan nahi duen zalantzan jarri eta berau izateko modu berriak irudikatu nahi ditu.
Eszenatokian, 6 aktorek maskulinitatearen inguruko karnabal inauteri handi bat antzeztuko dute, gizontasunaren estandarrak arautzen dituzten kultura-erreferenteak deseraikiz, berreraikiz edo suntsituz; eta, aldi berean, munduan duten lekuari eta beraien nortasunari buruz hausnartuko dute.