2023ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan.
Carmela eta Paulino Gerra Zibilean Espainia errepublikazalean oholtzan lanean ari diren aktoreak dira. Akats bat tarteko, etsaien lerroak zeharkatu eta frankistek harrapatu egingo dituzte. Han tropentzat ikuskizun bat antzezteko eta, Errepublikaren aurkako parodia bat egiteko aginduko diete, fusilatuko dituzten nazioarteko brigadistei iseka egiteko. Carmelak, suminduta, parodiari buelta emango dio Paulino ahularen ahalegin desesperatuei muzin eginez, eta bera ere fusilatu egingo dute. Paulino bakarbakarrik geratuko da, kontsolatzeko mozkortzea eta Carmelaren izpirituaren bisitak jasotzea beste ezer ez duela.
Obra osoa Paulino eta hildako Carmelaren oroitzapenetatik abiatutako flashback bat balitz bezala egituratuta dago, eta erreferentzia ugari biltzen ditu, bai garai hartako herriantzerkiari eta bai politikari egindakoak.