Trapagarango 2023ko Inauteriak: egitaraua

Valle de Trápaga-Trapagaran 2023(e)ko otsailaren 17(e)tik 2023(e)ko otsailaren 21(e)ra
  • Trapagarango 2023ko Inauteriak: egitaraua

Otsaila hasten da eta Trapagaran beste urtebetez inauteriak jasotzeko prestatzen ari da. Otsailaren 17tik 21era, ostiraletik asteartera, inauterien magiarekin dardara egingo du berriz ere udalerriak, Udaleko Kultura Sailak antolatutako haurrentzako tailerren, musika-emanaldien eta puzgarrien programazio baten bidez.

Silvia Mera Kultura zinegotziak adierazi du oso garrantzitsua dela adin guztiei zuzendutako jarduerak programatzea, “udalerria kolorez bete eta herritarren parte-hartzea bultzatzeko”. Trapagaranen tradizio gehien duen jardueretako bat da.

Xabier Cuellar Trapagarango alkateak jakinarazi duenez, “ohiko desfile eta mozorro lehiaketa Trapagarango jai hauetako erakargarrienetako bat da”, otsailaren 18an, larunbata, Lauaxeta plazatik hasiko da arratsaldeko 18:30tan. Era berean, eguna Amaierako Gala Handiarekin eta lehiaketa/desfilearen sari-banaketarekin amaituko da.

Programazioa

Jarduerak ostiralean, otsailak 17, arratsaldeko 17:15etan hasiko dira, Inauterietako danborrada batekin eta Oihan Vega DJaren emanaldiarekin Errotako Estratan, otsailaren 18an, larunbata, ospatuko den desfile/mozorro lehiaketaren aperitibo gisa.

Lehiaketan parte hartzeko izen-emateak otsailaren 13tik 15era izango dira eta Trapagarango Udaleko Kultura Arloan egin daitezke 9:00etatik 13:00etara edo kulturatrapaga@gmail.com posta elektronikoaren bidez.

“Desfilea mozorro-lehiaketaren parte izango da, eta parte-hartzaile guztiak kiroldegira iristen direnean, minutu bat eta 30 segundo izango dituzte desfilatzeko kiroldegiko pistatik, epaimahaiak azken sailkapena eman dezan”, Merak azaldu duenez.

Egitarauarekin jarraituz, otsailaren 19an, igandea, txikienek puzgarriak eta makillaje tailerrak izango dituzte La Escontrilla Ikastetxe Publikoan. Bitartean, “El Despiste” fanfarriak herriko kaleak girotuko ditu bere musikarekin. Astelehenean, otsailaren 20an, mozorro festa egingo da arratsaldean, DJ Alexen diskofestarekin, Errotako Estratan.

Emaimahia eta irizpideak

Epaimahaia hiru kidek osatuko dute, Udaleko Kultura Sailak zehaztutakoak. Kide horiek talde edo pertsona bakoitzeko kideen kopurua zenbatetsiko dute, eta honako balorazio[1]irizpide hauek hartuko dituzte kontua

Mozorroaren originaltasuna, ikusgarritasuna eta sormena.

Jantziak eta makillajea egitea eta akabera ematea.

Koreografia (koordinazioa eta konplexutasuna).

Erritmoa, sinkronizazioa, akustika eta sonoritatea.

“Inauterietako asteartea”

Otsailaren 21ean, “inauterietako asteartean”, puzgarriak ere programatu dira La Escontrilla Ikastetxe Publikoan 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 18:30etara. Gainera, egun osoan zehar “El Despiste” fanfarriaz gozatu ahal izango dugu herriko kaleetan zehar. Amaitzeko, arratsaldeko 19:00etan sardinaren ehorzketa egingo da Udal Kiroldegiaren ondoko aparkalekuan, Don Carnal eta Doña Cuaresma animazioarekin. Era berean, eguna amaitzeko sekulako txokolatada egingo da guztientzat.

 


Laburrean

Non