Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2023: "Marea baja"

Eibar 2023(e)ko Martxoak 7
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2023: "Marea baja"

2023ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan.

Bi gizabanako, beraiek eraikitako mundu batean bizi dira. Unibertsoak planik ez duela sinetsita, egotea erabakitzen dute, ondo eta elkarrekin, egonean. Bizitza konplexua dela sentitzen dute, ez duela merezi borrokatzea eta, aldi berean, burdinazko borondatearekin bizitzeko beharra dute. Kontraesan horrek batzuetan harriduran kokatzen ditu eta beste batzuetan neke existentzialean. Beren ekintzek ez dute xederik baina zentzua ematen saiatzen dira.

Ororen gainetik, existitzeko beharraz hitz egiten digun komedia da, kosmosa eta lurraren artean, malenkonia eta kabaretaren artean, materia ilunaren eta karaokearen artean toki bat aurkitzeko beharraz ari dena. Jainko eta munstroen artean.

Azken aldiz errautsetatik birsortzen diren bi fenix-hegazti.

Bi gizon beren suizida sena zapaltzen beren edukazioagatik.

Bi aktore kezkatuta dauden plantak egiten.

Etxean tanga, txankleta eta lumazko berokiaren ibiltzearen existentzialismoa.

  • Antzezleak: Javier Barandiaran, Unai López de Armentia
  • Ekoizpena: Pez Limbo
eibar.eus

Laburrean

Non