Iparraldea Bertan 2023: Julen Achiary + Maddi Ohienart

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 7
  • Iparraldea Bertan 2023: Julen Achiary + Maddi Ohienart

Iparraldea Bertan 2023ren barruan.

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako kontzertua, Iparraldea bertan zikloaren testuinguruan:

Julen Achiaryren musikak bere haurtzaroan jasotako Euskal Herriko basa ahaideen kantuen tradizioa eta ondoren egin dituen bidaietan topatutako munduko kultura ezberdinen ekarpenak uztartzen ditu. Bere aldetik, Maddi Oihenartek Zuberoa aldean biziraun den mendiko artzainen kantu-tradizioaren ezaguera sakona dauka, haien moduan a capella abestuz eta naturan errotutako gaiak jorratuz, enfasia betiere emozioan jarriz. Biak elkartu dira euskal kultura herrikoiaren legatu ederrenetariko bat eskaintzeko gaualdi hunkigarri batetan.

Julen Achiaryk munduari irekidura segurra duen eta zohitzen ari den musikari Euskaldun belaunaldi berri batekin bat egiten du. Bere haurtzarotik, Euskal kulturarekiko elkarrizketa hazkurritsuak formatu du, Xiberoako kantarien kontaktuan sustraitzen dena. Haiek diote kantuaren eta Basa Ahaideen amodioa transmititzen. Bere xendera ez da gelditua eta esklusiboa den musika batena, bainan alderantziz, irekidura, elgarretaratze transmisio batena, sorkuntzan berpizten dena.
Maddi Oihenart Zuberoan jaiotako euskal abeslaria da. Euskal musika herrikoia berreskuratzen duen ahots miresgarrienetako bat da, bere ama-herria den Zuberoa aldeko basa ahaideen kantuen tradizioa bizirik mantentzeko ekarpen handienetako bat egin duelarik. Euskal musikari askorekin elkar-lanean aritu da, besteak beste, Mixel Etxekopar eta Mixel Arotze, Juantxo Zeberio, Juan Mari Beltran edo Julie Läderach. Bere abesti propioak konposatzeaz aparte, euskal idazle ugarien olerkiak eta bertsoak ere abesten ditu.

Partaideak: Julen AchiaryMaddi Oihenart.
Aurkezlea: Frank Suarez.

(Hizkuntza: euskara)


Laburrean

Non