2023ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan.
Emakume langileen borroka A Coruñako tabako-lantegietan. Monarkiaren amaiera eta errepublikaren aldarrikapena. Emakume proletario eta gizon burges baten artean sozialki ezinezkoa den harremana kontatzen du, 1868an Borboien dinastia erortzera eta 1873an I. Errepublika aldarrikatzera eraman zuen krisialdi politiko baten testuinguruan. “Cigarreras” antzezlanak ederto uztartzen ditu oinarri hartzen duen “La Tribuna” eleberrian azaltzen den drama indibidual eta kolektiboa Emilia Pardo Bazanen narratiban hain ohikoak diren beste drama fresko, arin eta agian komiko batzuekin. Izan ere, idazleak ironia, sarkasmoa eta umore zorrotza erabiltzen zituen defentsa eta erasorako baliabide gisa.