Eguzki Art ekoiztetxearen Ombuaren itzala proiektu zinematografikoaren aurkezpena izango dugu. Pello Mari Otaño (Zizurkil 1857-Argentina 1910) bertsolariaren bizitza eta obra pantaila handira eraman nahi dute filmarekin.
Patxi Bisquert aktoreak berak (Otañori bizia emango dio) auzolanaren formularen bidez sortu eta garatu nahi den proiektu parte-hartzaile bat aurkeztuko du, hori gauzatu ahal izateko ekarpen ekonomiko txikiekin.
Aurkezpena euskaraz egingo da.