Iparraldea Bertan 2023: "Lurbinttoko ohoinak"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko Martxoak 14
  • Iparraldea Bertan 2023: "Lurbinttoko ohoinak"

Iparraldea Bertan 2023ren barruan.

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:

Adur Larrea marrazkilariak Lapurdin XVIII. mendean gertatutako pasarte historiko bat ezagutarazten du 2022an Elkarrek argitaratu duen Lurbinttoko ohoinak komikian. Liburuak 1795 urtean kokatzen gaitu: Konbentzio Gerla amaitu ondoren, Ezpeleta, Itsasu eta Kanbo inguruetako soldadu ohiak deportatu eta exiliatu ohi batzuekin elkartzen dira eta gerlan bereganatutako esperientziaz eta armez baliatzen dira gudara igorri zituztenak jazartzeko. Saio honetan Adur Larreak bere sortze prozesuan sakonduko du, dokumentazio idatzi eta grafikoan eta komikian kontatzen den kokapen historikoan murgilduz.

Adur Larrea animazioa eta komikigintza bateratzen dituen marrazkilari bilbotarra da. Azken disziplina honi gagozkiolarik, Gabriel Aresti BioGrafikoa (Erroa, 2015); Arditutakoak, Mikel Begoñaren gidoiarekin (Bertsolari aldizkaria, 2017); Antzara eguna, Harkaitz Canorekin batera (Txalaparta, 2019); Burgosko auzia. Iraultza eta bizi, Mikel Antzarekin batera (Gara, 2020), eta Lurbinttoko ohoinak (Elkar, 2022) dira aipagarrienak.

Partaidea: Adur Larrea (Idazle eta marrazkilaria)
Aurkezlea: Frank Suarez.

(Hizkuntza: euskara)


Laburrean

Non