"Loreak belaunetan"

Larrabetzu 2023(e)ko Martxoak 16
  • "Loreak belaunetan"

Amagoia Gurrutxaga (Lanartea – Euskararen Langile Profesionalen Elkartea). Kondestable Civivoxa (Areto nagusia). Urtarrilak 18, asteazkena. 19:30ean. Amagoia Gurrutxaga, Amets Aranguren eta Maddi Ane Txoperena izango dira dokumentala aurkezten eta solasaldian ikusleekin. Antolatzaileak: Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoa.

Zer izan nahi duzu handitan? Zaharra da galdera; erantzunak aldatuz joan dira garaiz garai. Handitan artista izan nahi ote zuten dokumental honetako zazpi protagonista gazteek? Handiagotan ere kultura egiten eta interpretatzen ikusten al dute euren burua? Beren ametsak, ekinak eta ezinak aletuz, gure kultur munduaren nolakoaren eskema zirriborratu dute zazpiron artean; baita etorkizuneko erronkena ere.

Protagonistak: Oihana Arana (poeta eta bertsolaria), Amets Aranguren (musikaria), Kattalin Barcena (artista plastikoa eta musikaria), Dom Campistron (irudigilea), Ekain Ibarguren (aktorea, pailazoa eta malabarista), Iker Maguregi (zinemagilea eta musikaria) eta Maddi Ane Txoperena (kazetaria, idazlea eta bertsolaria)
Ideia eta elkarrizketak: Amagoia Gurrutxaga
Ekoizpena: Lanartea – Euskararen Langile Profesionalen Elkartea
Irudia eta soinua: Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba
Iraupena: 38 minutu eta 30 segundo

AMAGOIA GURRUTXAGA URANGA (Matxinbenta, 1971).
Kazetaria da. Hamarkadak egin ditu euskal prentsan lanean, 1991tik: Argia-n lehenik, Euskaldunon Egunkaria-n gero, Berria-n azkenik. Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordinatzaile lanetan ari da 2021etik. Hainbat libururen egilea ere bada: besteak beste, Zarauzko postalak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2013), Zarauzko gutunak. 36ko gerra (Zarauzko Udala, 2017), Iturbide, igitai jolea (Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 2017) eta Enarak (Oñatiko Udala, 2019).


Laburrean

Non