Benito Lertxundi: "Askatasunari"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 18
  • Benito Lertxundi: "Askatasunari"

Askatasuna du Benito Lertxundik kantak ehuntzeko haria. Kantatzeari bizitza oso bat eman du eta Askatasuna du bidaide. Saio ilunetan bidegilea izan zen, gaur, mende erdia baino gehiagoren buruan, sortzeko eta kantatzeko egarria ez du berdindu. Kimu bat zuhaitzean bezalaxe Orioko bardoak etengabe berpizten du hazia.

Gogo asekaitza, autodidakta eta moda, araudi eta ortodoxiatik at kokatu izan den kantaria. Hamazazpi disko (horietako asko bikoitzak) plazaratu ostean, kanta berriak sortzen jarraitzen du etengabe. Kontzertu honetan euskal unibertsoan bihurtu diren ereserkiek eta labetik atera berriek partekatuko dute eszenatokia.

Zuzenean azken aldi honetan batu duen lagun taldearekin onduko ditu kantuok; desikastearen beharraz edota herri menderatuaren oldar askatzaileaz ari zaizkigun kantuak. Hainbatetan Jorge Bucay argentinarraren edo Fernando Pessoaren imaginario poetikoa biltzen dutenak. Hala nola Jon Maia bertsolariak eta Paco Aristi idazleak idatzitako berbak musikatu ditu azken aldi honetan.

 Taldea

  • Ahotsa eta gitarra: Benito Lertxundi.
  • Piano eta sintetizadoreak: Juantxo Zeberio.
  • Bateria: David Gorospe.
  • Baxua eta kontrabaxua: Amaiur Cajaraville.
  • Gitarra: Gurutz Bikuña.
  • Gitarra, bouzukia eta perskusia: Angel Unzu.
  • Arrabita eta nyckelharpa: Xabier Zeberio.
  • Celloa eta eskusoina: Pello Ramirez.
  • Ahotsa: Intza Unanue.
  • Ahotsa, harpa eta teklatua: Olatz Zugasti.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana