Leioa Kantika Korala: "Galerna (Azken bidaia)"

Bilbao 2023(e)ko Martxoak 19
  • Leioa Kantika Korala: "Galerna (Azken bidaia)"

GALERNA (Azken bidaia) itsasoari buruzko begirada emozionala da: ezezagunari beldurra, sakontasunaren misterioa, naturako indarren aurre ezintasuna, ozeano neurrezinaren poetika, senideak galtzeko arriskua, mundu berriak deskubritzeko ilusioa, itsas jendearen alaitasuna edota bertan bizi diren kreaturak irudikatzeko gozamena. Beti ere euskal erroetatik abiatuta (mitologia, doinuak, testuak, ohiturak, kondairak, dantzak) mundu osoari begirada zabal bat egiteko asmoz.

Familia osorako ikuskizuna. Haur eta gazteek interpretatuta baina publiko osoari zuzenduta. Itsasoari idatzitako poemak, itsasoaren inguru sortutako kondairak, kantutegietatik ateratako itsas doinuak, lan kantak, amodiozko kantak… itsasoak emandako uzta ugaria da. Juan Kruz Igerabidek uztartu ditu denak itsasoari begirada poetikoa, zein sakona, alaia eta gazi-gozoa emateko.

Oinarria Kantika Korala da, beraz musika koralak izango da pisu handiena, baina koruari laguntzeko zuzenean talde instrumental batek, baritono bakarlari batek eta aktore batek lagunduko dute.

Leioa Kantika Koralak 20 urtetan mundu mailan haur abesbatzen euskal enbajadore garrantzitsuenetako bat izatea lortu du. Basilio Astúlez, bere zuzendariaren eskutik, non nahi bidaiatzen, lehiaketan irabazten eta euskal musikagileen obrak enkargatzen, estreinatzen eta grabatzen aritu da.

 Taldea

  • Musika zuzendariak: Basilio Astulez, David Azurza.
  • Eszena zuzendaria: Lucía Astigarraga.
  • Musika: David Azurza.
  • Gidoia: Juan Kruz Igarabide.
  • Abesbatza: Leioa Kantika Korala.
  • Ekoizpena: Loraldia Kultur Elkartea.

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana