Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2023: Luis Piedrahita: "Es mi palabra contra la mía"

Eibar 2023(e)ko Martxoak 23
  • Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2023: Luis Piedrahita: "Es mi palabra contra la mía"

2023ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan.

Luis Piedrahitak El Club de la Comedia lehiaketa irabazi zuen 1999an. Jakintza alor anitzeko gizona da: komikoa eta magoa; gidoilaria eta zinema zuzendaria; umorezko zazpi best-sellerren egilea, magiazko liburu batena eta baita haurrentzako liburu batena ere. Gainera, El Hormiguero 3.0 programako gidoilaria izan da eta El Club de la Comediarako eta Cruz y Raya taldearentzako lan egin du. Nada por aquí telebista programako gidoilari eta zuzendaria ere izan da, eta hainbat irratsaiotan parte hartzen du, besteak beste, Cadena SERren La ventana irratsaioan. Es mi palabra contra la mía bere azken ikuskizuna da. Egunerokotasuneko eta “gauza txikien” inguruko bere umoreaz, arin eta burutsu, aztertzen du zergatik inor ez dagoen pozik tokatu zaionarekin. Hori guztia sakoneko gai existentzialen bidez, hala nola emakume nagusien bekain beltzak, besteren komunei diegun beldurra edo benetako maitasuna. Azaleko gogoeta sakonak eta inprobisazioak, zorrotz eta arretaz entseatuak

eibar.eus

Laburrean

Non