2023ko Eibarko Antzerki Jardunaldien barruan.
Ernst Lubistch-en komedia oinarri, eta Juan Echanove zuzendari arituko delarik, Ser o no ser lan biziak barre-algarak piztuko dizkizu, elkarrizketa distiratsuz eta ezusteko harrigarriz betea baita.
Varsovia, 1939ko abuztua. Tura senar-emazteen antzerki-konpainia antzoki batean instalatu da, Gestapo! izeneko lana entseatzeko, Hitlerren eta nazismoaren mehatxua satirizatzen duen antzezlan bat. Aldi berean Hamlet ere antzezten dute, zeinaren ahapaldi ospetsuena (“izan ala ez”) ezkontzaz kanpoko “axunto” baten gakoa izango baita. Baina konpainiaren arazoak okerrera egingo dute, alde guztietan gainera: Poloniako agintariek debekatu egingo dute Gestapo! estreinatzea, Hitlerren errepresaliak saihestu nahian, nahiz horrek ez duen galaraziko Alemaniak Polonia inbaditzea. Bonbardaketek antzokia erdi-birrindurik utzi ostean, aktoreek azpijoko eta trikimailuak asmatu beharko dituzte, batetik, norbaitek norbaiti Erresistentzia erabat suntsituko lukeen dokumentu bat eman diezaion galarazteko, eta bestetik, Poloniatik Ingalaterrara (Shakespeareren lurraldera) ihes egiteko. Nazien plantak egin beharko dituzte ihes egingo badute... Eskerrak lanbidez aktoreak diren!