Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2023: "Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldia"

Donostia-San Sebastián 2023(e)ko apirilaren 21(e)tik 2023(e)ko apirilaren 28(e)ra
  • Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia 2023: "Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen 19. ekitaldia"

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren testuinguruan.

6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteek egindako marrazki eta muralen erakusketa, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen arloak antolatutako Artearen eta Giza Eskubideen Haur eta Gazteen 19. ediziorako.

Aurten Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 75. urteurrena betetzen da. Horregatik, 19. ekitaldi honek aurrera pausu bat eman du proposamen berri batekin. Galdera desberdinak plazaratu ditugu: Zein da eskubide garrantzitsuena? Eskubide berriak beharko lirateke? Munduan betetzen al dira? Horrela, erakusketan banakako eta taldekako 1.700 lan baino gehiagok eman diote erantzuna galdera hauei. Parte hartzea ikastetxe, haurtxoko, harrera-zentro, arte-akademietako eta libreki 2.600 pertsona baino gehiagokoa izan da.

Sari banaketa igandean, apirilaren 23an, egingo da Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Ordutegia (sarrera Okendo plazatik)

astelehenetik ostiralera: 17:00 – 20:00

larunbata eta igandea: 11:00 – 14:00 / 17:00 – 20:00


Laburrean

Non