Silvia Pérez Cruz
Silvia Pérez Cruzek Gasteizko Jazz Jaialdiko agertokian egingo duen debuta Toda la vida, un día disko berriaren aurkezpenarekin bat dator. Lan hori abeslariak editatu eta ekoitzi du eta hainbat hiritan grabatu du, hala nola Buenos Airesen, Habanan, Coatepecen, Bartzelonan edo Madrilen.
Bere talentuak eta aurrera eramaten dituen musika proiektu eta kolaborazioekin duen jarrerak Egungo Musiken 2022ko Sari Nazionala ekarri diote. Gainera, 2017an, jatorrizko abesti onenaren Goya saria irabazi zuen Eduard Cortésen Cerca de tu casa filmerako egindako "Ai, ai, ai"-rekin. Eta 2019an, jatorrizko musika onenaren Max saria lortu zuen Grito pelao antzezlanerako egindako lanarekin.
Silvia Pérez Cruz: ahotsa · gitarra · saxoa · teklatuak · sintetizadoreak
Carlos Montfort: biolinak · perkusioa · tronpeta · teklatuak · koruak
Marta Roma: biolontxelo · tronpeta · koruak
Bori Albero: kontrabaxua · teklatuak · koruak
Ariel Brínguez Boskotea
Ariel Bringuezen (Santa Clara, 1982) musika kubatarrak giro aproposa sortuko du. Saxofoi jotzaile kubatarrak "Nostalgia cubana" proiektua aurkeztuko du Gasteizko Jazz Jaialdian, intimismoa eta Karibeko uhartearen oroitzapena islatzen dituen boskotearekin. Bringuezek bere jaioterriko hainbat eskualdetako musikak batzen ditu, erritmo afrokubatarrez hornitzen ditu, boleroz apaintzen ditu eta "kubatar filinarekin" bereizten ditu.
"Nostalgia cubana"-k 50eko hamarkadako Kubako soinu giroa birsortzea lortzen du, pasioa gizakiaren esentzia gisa etengabe gogorarazten duen errepertorioan. David Murray Nat King Cole gaztelaniaz, Simply Red, Javier Colina, Niña Pastori Paquito D'Ribera, Ketama eta Miguel Zenón dira, besteak beste, Brínguezen kolaborazioak.
Estatu Batuetako bi Grammy eskuratu ditu, Chucho Valdésekin elkarlanean, Tributo a Irakere: live in Marciac diskoagatik (2017) eta Alejandro Sanzekin, El tren de los momentos (2009) diskoagatik. Jazz latinoko disko onenaren 2021ko Grammy latino bat irabazi zuen, Ivan 'Melon' Lewisen Voyager albumean kolaboratuz.
Ariel Brínguez: saxofoi sopranoa
Javier Sánchez: gitarra
Pablo Gutiérrez: piano
Darío Guibert: kontrabaxua
Federico Marini: bateria