Kultura plazara! jaialdiaren barne.
Dena modu batean denean eta ezer ezin dela desberdina izan uste duzunean. Zerbaitek zugandik irten nahi duela sentitzen duzunean, baina ez dakizu nola hasi. Hainbeste kezka zerk sortzen dizun ere ez dakizunean. Diktadura zuri bat dago. Baina, halabeharrez edo errebeldiaz, egun batean kolorea azaleratzen da. Bortitza, ausarta, lotsagabea. Orduan sentitzen duzu ez dagoela atzera bueltarik, hariari tira egingo diozula barruan duzun hori ateratzeko, ukatu ezin duzuna deskubritzeko: zure askatasuna eta bizitzaren edertasuna, bere kolore guztiarekin.
Eta amaieran geratzen bazarete... sorpresa koloretsua egongo da Mireiarekin!