Zirika Zirkus
Kultura plazara! jaialdiaren barne.
Niko, gure protagonista, Augusta Robusta pirataren liburua irakurtzen ari zela, lo zanpa gelditu da. Lokartu eta berehala, bere ametsetako pertsonaiekin egin du topo. Hemen nago!, Augusta Robusta gaztea naiz! Agudo, entrenamendua eta planaren prestaketa eginen dugu eta, gero, aurkitu gabeko altxorren bila abiatuko gara!
Zirkua, antzerkia, umorea eta maitasuna uztarten dituen ikuskizun honek piraten mundura eramango gaitu, mundu berri bat eraikitzeko aitzakian, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutakoa.