Expodistrito 2023 (iraila-abendua)

Bilbao 2023(e)ko irailaren 1(e)tik 2023(e)ko abenduaren 31(e)ra
  • Expodistrito 2023 (iraila-abendua)

EXPODISTRITO, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa, irailaren abiatu da, akuarela, argazkigintza, arte digitala, naturaren artea, pintura eta eskultura proposamenekin.

Programa honetan ohikoa denez, Bilboko auzoetako Udaltegietan egongo dira  Expodistrito osatzen duten erakusketak ikusgai. Oraingoan, San Inazio – Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, La Bolsa, Abando eta Errekaldeko Udaltegietan ikusi ahal izango dira.

Hilabete hauetan ondorengo artisten erakusketak izango dira: Eskuahaldunak Eskultore Elkartea; Bizkaiko Eskultoreak; Amaia Hernández Barcena; Miren Ruiz Bonaetxea; Isidoro Cereceda Grijalda; Begoña Sánchez Urbaneta; Rubén Gómez Arroyo; Carsarte; Andoni Lubaki; eta Edouard Lazarguren. Gainera, "Gerra Zibila Bilbon: Atzera Begira " argazki erakusketa programatuko da.

Proposamen hauek datorren urtearen hasierara arte (urtarrilak 8) doan ikusi ahal izango dira, goizez eta arratsaldez.

Programa osoa eskuragarri dago www.kulturabarrutik.eus web gunean.

Azpimarratzekoa da hainbat artistak bisitaldi gidatuak eskainiko dituztela beren erakusketara, jendearengana hurbiltzeko eta horien eta haien prozesuen xehetasunak partekatzeko.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

ESKUAHALDUNAK ESKULTORE ELKARTEA. BEGIRADA BERRIA

Erakusketa honekin, Euskal Herriko berrogei eskultore baino gehiagoren lanak ikusi ahal izango dira. Euskal eskulturaren gaur egungo uneari heltzeko aukera, diziplina hori ulertzeko modu berriekin, aniztasunetik, baina aldi berean sustraietatik, aurpegi berri eta hizkuntza berriekin, estilo eta material desberdinekin, euskal eskulturaren ziklo berri bat osatuz.

BIZKAIKO ESKULTOREAK. BURDINEZKO LURRA

Burdinaren, zuraren eta harriaren lurraldea; eskultura solidoa, soilaren eta sendoaren lurraldea, baina baita munduari eta garai berriei irekia ere. Hori dela eta, Bizkaiko hogeita hamar eskultore baino gehiagok beren sorkuntzak, hizkuntza berrituak dituzten lan berriak, material eta estilo berriak aurkezten dute.

AMAIA HERNÁNDEZ BARCENA. AIREA. Argazkigintza

“Erakusketak bi aldi ditu”, dio artistak, “Lehena etxean sartuta dago, eta eguneroko bizitzako istorioak modu sortzaile eta dibertigarrian bihurtzeko erronka du. Argazki horiek formatu txikian eta lauki-formatuan aurkezten dira, konfinamenduaren metafora gisa. Bigarren aldia naturara irtetea da, pasealekuetara, itsasora eta AIRERA ateratzea, letra larriz: argazki handituak eta markoan jarriak”.

MIREN RUIZ BONAETXEA. RETRATOS DE LO EFÍMERO. Urmargoa

Baliteke egun guztiak onak ez izatea... baina egun guztietan dago zerbait ona. Une, instant batzuk daude, edertasun handiz beteak. “Pintura gozatzen dut, abstraitu egiten naiz berarekin, une txarrak ahaztarazten dizkit eta zoriontsu sentiarazten nau. Zuen gustukoa izatea espero dut”, dio artistak.

ISIDORO CERECEDA GRIJALBA. UHARTE BATEKO TXOKOAK. Urmargoa zuri-beltzeko argazkietan

Isidoro Cerecedak, irudi publizitarioan, erretratuan eta paisaian aditua, Kubari buruzko argazki proiektu hau aurkezten du. Karibeko uharteko paisaien kontraste handiek kromatismo berezi eta erakargarria hartzen dute erabilitako teknikarekin.

BEGOÑA SÁNCHEZ URBANETA. NALU ALOHA. Naturaren artea

Erakusketa honen bidez, artistak ongietorria eman eta ikusleak elementu naturalak dituen marrazkien eta materialen olatu sentsorial batean murgildu nahi ditu.

RUBÉN GÓMEZ ARROYO. Argazkigintza

Argazkilari gazte honek leku ezkutuekiko eta misteriotsuekiko grina erakusten digu; xehetasunak eta fauna erakusten dizkigu, gure irudimenarekin jolastuz. Kolore deigarrien eta tonu ilunagoen arteko kontrasteak sentsazio eta ilusio optikoen mikrokosmos batean murgiltzen gaitu.

CARSARTE. Arte digitala

Carsarte pintura eta arte digitaleko lehiaketa bat da, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzea helburu duena. Erakusketa honetan, saritutako 3 lanak eta epaimahaiak hautatutako beste 7 erakusten dira.

ANDONI LUBAKI. UKRAINA: ARO BERRIKO GUDA ZAHARRA. Argazkigintza

Urretxu, 1982. Argazkilari independentea, ezaguna dena mundu osoko gatazka-eremuei buruzko erreportajeak egiten dituelako; komunikabide garrantzitsuetan argitaratzen ditu bere lanak eta hainbat sari lortu ditu. 2014az geroztik, aldian-aldian Ukrainara joaten da, eta zuri-beltzeko argazkien erakusketa hau sortu du, gatazka giza ikuspegitik kontatzeko. Bere lanak egungo egoeraren irakurketa kritikoa egiteko balio du.

GERRA ZIBILA BILBON: ATZERA BEGIRA. Argazkigintza

BILBAO IZAN udal programak, 2023an, Gerra Zibilaren gaia jorratu du Bilbon. Hartara, hainbat ekimen garatu ditu gerraren eta hirian izan zituen ondorioen memoria historikoa indartzeko. Testuinguru horretan, argazki-erakusketa hau aurkezten dugu, Bilboko Udal Artxiboaren, Gipuzkoako Artxibo Orokorraren eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren ekarpenei esker osatu da.

EDOUARD LAZARGUREN (1928-2015). VUELTA. Pintura

Bilbon jaio zen eta 9 urterekin, aita Gerra Zibilean hil ondoren, Eduard Frantzian hartu zuen babes amarekin, eta han bizi izan zen bere bizitza guztia. 50 urte baino gehiagoz margotu zuen eta gai nagusiak emakumeak, umeak eta katuak izan ziren, kolorea, argia eta estilo figuratiboa lehenetsiz. "VUELTA" izeneko erakusketan lehenegoz ekarri dira Edouard Lazargurenen margoak estatura, hain zuzen ere Bilbora, bere jaioterrira.

EXPODISTRITO

EXPODISTRITO programa Bilboko Udaleko Kultura Arloaren ekimen bat da, eta Bilboko arte-adierazpenak deszentralizatu eta artista berrien lana jendaurrean aurkezteko helburua dauka. Ohikoa den bezala, erakusketak txandakatuz joango dira, eta horietako bakoitzaren data zehatzak kontsultatu ahal izango dira Udan Zentroetan bertan, kultur programazioa jasotzen duen webgunean (www.kulturabarrutik.eus) eta 010 telefonoan.

Bilboko Udala

Laburrean

Non