Nafarroako Komikiaren Azoka 2023: "Paco López" erakusketa

Pamplona/Iruña 2023(e)ko irailaren 1(e)tik 2023(e)ko irailaren 24(e)ra
  • Nafarroako Komikiaren Azoka 2023: "Paco López" erakusketa

Nafarroako Komikiaren Azoka 2023.

Paco López (Iruñea,1947-2008) marrazkilari autodidakta izan zen. Publizitatearen alorrean aritu zen 1980ko hamarkadatik eta askotariko lanak egin zituen: botiletako etiketak, postalak, agendak, sexu-heziketako eskuliburu bat edo ilustrazioak Gran Enciclopedia Navarra argitalpenean. TMEO aldizkariko ohiko kolaboratzailea izan zen López, baina haren lanik ezagunenak Komite Antinuklear eta Ekologisten egutegi mitikoetako marrazkiak izan ziren, 1982 eta 1990 urteen artean egin zituen.

Egutegiotan Iruñeko eta eskualdeko leku ezagunen irudi ederrak egin zituen, detailez josiak. Leku horien marrazkiak egiteko Opisso, Bellón, Mena edo Josep María Blanco egileen gisako tradizioari heldu zien, baina pertsonaia eta egoera xelebreak txertatzen zituen. Gizarteari kritika egiten zioten marrazkiek, betiere. Non dago Wally? lanaren moduko bat sortu zuen artista nafarrak, Martin Hanfordek berak baino lehenago. Egutegiak arreta handiz aztertu behar ziren. Eta horman jarrita, aurkikuntza berriak egiten ahal ziren aldiro. Izan ere, Pacok erretratuak egiteko gaitasun naturala zuen, eta bere sorkuntzetan politikari, musikari eta garaiko pertsonaia ezagun, herri-kulturako jende, eta gertuko ugari marraztu zituen, baita bere gertukoenek bakarrik ezagutuko zituzten izaki anonimo batzuk ere. Deszifratzeko ezinezkoak ziren keinu eta mezuak ere egin zituen, jakina.

Gutxi izango ziren bere lanak bereizteko gai. Baina, hala ere, Nafarroako ehunka etxeetako hormei kolore eman zieten zazpi ilustrazio horiek gure ondare grafikoaren parte garrantzitsu bihurtu ziren zalantzarik gabe. Zer esanik ez, sasoi haietako errealitatearen kronika berdingabeak izan ziren.

Erakusketa honek egutegi horiez gain, beste bi ere jaso ditu: Paco Lópezek, 1990eko hamarkadan, El Diario Vasco egunkariaren Dvorame gehigarri kulturalarendako egin zituenak. Gainera, egileak auzo- eta gizarte-eragile eta mugimendu ekologistentzat egindako kartelak ere bildu ditugu.

 


Laburrean

Non