Lizarrako Antzinako Musikaren Astea 2023: LODOVICE ENSEMBLE

Estella-Lizarra 2023(e)ko Irailak 5
  • Lizarrako Antzinako Musikaren Astea 2023: LODOVICE ENSEMBLE

2023ko Lizarrako Antzinako Musikaren Astearen egitarauaren barruan.

Bai jeloskortasunak bai erantzun gabeko maitasunak, indiferentzia edo traizio forma hartuta, ezinbestean eragiten dituzte muturreko erreakzioak, errabia neurrigabea eta gorroto-adierazpen bortitzak. Abiapuntu hartuta narrazio mitologikoak eta, besteak beste, Ariostok eta Tassok sinatutako testu literarioak, hainbat konpositorek, hala nola Lully, Charpentier, Rameau eta Clérambaultek, musika jarri zieten emoziorik apasionatuenei, afektu erienei eta pasio ankerrenei: Orlando amorru bizian, Angelicak utzi ondoren, errabiaren adibide paradigmatikoa dugu; Medea aztiaren sadismo infantizida nazkagarria; Jupiterren eta Neptunoren arteko duelu ankerra, Tetis ninfaren maitasuna lortzeko; edo Armida sorginaren mendeku-egarria Rinaldo zaldunaren aurka. Horiek denak elokuentzia sotil eta sutsuarekin adierazten dira, estilo frantses puruan.

Taldearen webgunea:

https://ludoviceensemble.com

smade.es

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2023(e)ko Irailak 5
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSan Migel Eliza
    Estella-Lizarra
  • Zenbatekoa12 € (Abonoa: 80)
  • Sarrerak Erosi

Non